Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
2106

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasun Barrutian EM erresonantzia magnetikoa eta OTA ordenagailu bidezko tomografia axiala erabilita irudi bidezko proba diagnostikoen osasun-zerbitzua emateko; zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratu administratiboa, zenbait irizpide erabilita eta prozedura ireki bidez kontratatzekoa.

1.- Esleitzen duen erakundea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea bideratzen duen bulegoa: Bizkaiko Osasun eta Kontsumo Lurralde Zuzendaritza.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea.

1) Erakundea: Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza.

2) Helbidea: Errekalde Zumardia, 39 A.

3) Herria eta posta kodea: Bilbao 48008.

4) Telefonoa: 94 403 17 52.

5) Telefaxa: 94 403 17 51.

6) Posta elektronikoa: ajurid2-san@ej-gv.es .

7) Interneteko helbidea edo kontratatzailearen profila: http://www.euskadi.net/contratación o www.contratacion.info.

8) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2010eko maiatzaren 3a (12:00).

d) Espedientearen zenbakia: 25/2010 ZPKB.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzu publikoen kudeaketa kontratua.

b) Xedearen deskribapena: EM erresonantzia magnetikoa eta OTA ordenagailu bidezko tomografia axiala erabilita irudi bidezko proba diagnostikoen osasun-zerbitzua.

c) Sorta eta zenbakiaren araberako banaketa: bai.

1. sorta: EM.

2. sorta: OTA.

d) Burutzeko tokia: Bilbao eta eskainitako Bizkaiko herriak.

e) Burutzeko epea: 2010eko uztailaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapena: bai.

g) CPV: 82121200-5.

3.- Bideratzea, prozedura, eta esleitzeko modua.

a) Bideratzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: hainbat irizpide.

d) Esleipenerako irizpideak:

Balorazio irizpide automatikoak edo formulak erabilita: 55 puntu.

1) prezioa 55 puntu.

Iritzietan oinarritutako irizpideak: 45 puntu.

2) Zerbitzuaren kalitateari lotutako ezaugarriak: 42 puntu.

Lan eta zerbitzuen integrazio planaren kalitatea: 10 puntu.

Kalitatearen gestioaren planaren ezaugarriak: 6 puntu.

Ingurugiro planaren ezaugarriak: 1 puntu.

Berriztapen teknologikoaren planaren ezaugarriak: 6 puntu.

EM/OTA ekipamenduen ezaugarriak: 4 puntu.

Lokalak e instalazioak: 3 puntu.

Informazio eta komunikazio sistemak: 6 puntu.

EM/OTA pertsonalaren ezaugarriak: 6 puntu.

3) Plegutik gainerako prestazioak: 3 puntu.

4.- Esleitzeko oinarrizko aurrekontua edo ustiapeneko kanona.

Guztizko zenbatekoa: 1.125.150,56 euro.

a) 1. sorta: 478.806,56 euro.

b) 2. sorta: 646.344 euro.

5.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez dagokio.

6.- Kontratistaren berariazko betebeharrak: ekonomia eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala.

- Gehienera azkeneko hiru urteetako negozio-zifra orokorraren aitorpena.

- Azken hiru urteotan kontratuaren xedearekin lotutako egindako zerbitzu nagusien zerrenda, zenbatekoa, datak eta helburu publiko edo pribatua izan duten zehaztuta.

- Zerbitzua emateko eskainitako osasun zentroen instalazio eta jarduerarako baimena.

7.- Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko maiatzaren 4a (12:00).

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan eta klausula administratibo partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza.

2) Helbidea: Errekalde Zumardia, 39 A.

3) Herria eta posta kodea: Bilbao 48008.

4) Posta elektronikoa: ajurid2-san@ej-gv.es.

d) Aldaerak: ez.

e) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: hiru hilabete eskaintzak aurkezteko azken egunetik zenbatzen hasita.

8.- Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza.

b) Helbidea: Errekalde Zumardia, 39 A.

c) Herria: Bilbao.

d) Data: 2010eko maiatzaren 26a.

e) Ordua: 10:00.

9.- Publizitate gastuak: 398,52 euro, esleipendunak ordainduko ditu.

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez da bidali behar.

Bilbao, 2010eko martxoaren 23a.

Kontratazio mahaiburua,

MARÍA JOSÉ ARRÍEN LUZÁRRAGA.


Azterketa dokumentala