Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
2105

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: «Iragarkia, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza erakunde publikorako bidaia agentzia bat kontratatzeko prozedurari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren iragarki batean; hain zuzen ere, prozedura irekiaren bidez Osakidetza ente publikorako bidaia agentzia bat kontratatzeko espedienteari buruzkoan (2010eko apirilaren 7ko EHAA, 63. zk.). Hortaz, zuzenketa hauek egingo dira:

01925 (2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: apirilaren 23ko 13:30a».

Honako hau esan behar du:

«8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko maiatzaren 5a, 13:30ean».

01925 (2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«9.- Eskaintzak baloratzeko irizpideak.

- Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak. Eskaintzako prezioa gehitu gabe onartutako hobekuntzak, zeinek prestazioaren kalitate hobetzea ekarriko baitute: 20 puntu.

- Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak. Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu».

Honako hau esan behar du:

«9.- Eskaintzak baloratzeko irizpideak.

- Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak. Eskaintzako prezioa gehitu gabe onartutako hobekuntzak, zeinek prestazioaren kalitate hobetzea ekarriko baitute: 20 puntu.

- Bidaietarako aseguru-estaldura istripu, ekipaje-galera, gaixotasun, gainerreserba kasuetarako, kalte-ordainak,...: 10 puntu.

- Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak. Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu».

01925 (2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

d) Eguna: 2010eko apirilaren 30a.

e) Ordua: 11:15a.

B) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

d) Eguna: 2010eko maiatzaren 20a.

e) Ordua: 11:00ak».

Honako hau esan behar du:

«10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

d) Eguna: 2010eko maiatzaren 12a.

e) Ordua: 11:00.

B) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

d) Eguna: 2010eko ekainaren 2a.

e) Ordua: 11:45».


Azterketa dokumentala