Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
2103

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 18koa, Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariarena, Hernaniko udalerriko Sagastiya auzoko (2. fasea) SUE-15.10 bizitegi sektorean 27 etxebizitza sozialen eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 54 etxebizitzaren eta horiei atxikitako elementu erantsien itunpeko sustapena egiteko onurak esleitzen dituena.

GERTAKARIAK

Adierazitako sustapena esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak 2009ko azaroaren 11ko 217. zenbakiko EHAAn argitaratu ziren.

Proposamenak irekitzeko ekintza 2009ko abenduaren 18an egin zen, 10:00etan, eta zegozkion proposamen ekonomikoak irakurri ondoren, aurkeztutako 13 proposamenak onetsitzat aitortu ziren.

Geroago, Manuel Echaide SL enpresak aurkeztutako eskaintza finantza-balioespen ekonomikoaren lehen fasean baztertu egin zen, kontratu-aurrekontuaren kapitulu bakoitzaren kostua zenbatekoa zen jakiterik ez zegoelako.

Onetsitako eskaintzak aztertu ondoren, eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek derrigorrezko txostena eman eta gero, adierazitako eskubideak Lurgoien SA + Construcciones y Promociones Balzola SA erakundeari esleitzea proposatu da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Organo honek esleipen hau egiteko eskumena du, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 10.m artikuluari jarraiki.

Abenduaren 30eko 3854/1970 Dekretuaren bitartez onartutako Estatuko obrak kontratatzeko administrazio klausula orokorren pleguaren 6. klausulan aurreikusitakoaren arabera, sustatzaileak derrigorrean jakinarazi behar du bere egoitza Administrazioan, eta horretaz gain, adierazitako klausulan ezarritako baldintzetan finkatu behar du egoitza hori.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legean eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan ezarritako prozedura jarraitu da; horrela, Administrazioarentzat abantailatsuena den proposamena zehazteko, adierazitako Dekretuan ezarritako irizpideak hartu dira kontuan, eta kontratu hau zuzenduko duen administrazio-klausula partikularren pleguaren 5.3 klausulan xedatutakoari jarraiki, irizpide horiek balioetsi dira.

Adierazitako xedapenak eta orokorrean aplikatu beharreko gainerakoak aztertu ondoren, eta proposamenak irekitzeko akta eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek emandako txostena aintzat hartuz, honako hau

EBATZI DUT:

Hernaniko udalerriko (Gipuzkoa) Sagastiya auzoko (2. fasea) SUE-15.10 bizitegi sektorean 27 etxebizitza sozial eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 54 etxebizitza eta horiei atxikitako elementu erantsiak sustatzeko eta eraikitzeko eskubideak Lurgoien, SA+ Construcciones y Promociones Balzola SA erakundeari esleitzea, honako baldintza hauekin:

1.- Sustapenean biltzen diren eskubideak:

- Azalera-eskubidearen eraketa. Horren ordaina honako hau izango da: azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12) eta dagokion BEZa ordainduko zaizkio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari (BEZ zerga kalkulatzeko, azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barnean hartuta. Zati proportzional hori % 70 izango dela finkatu da).

Sustapena Lurzoruaren kostua + urbanizazioa % 70

Hernaniko udalerriko (Gipuzkoa) Sagastiya auzoko (2. fasea) SUE-15.10 bizitegi sektorea, 27 etxebizitza sozialen, erregimen orokorreko babes ofizialeko 54 etxebizitzaren eta horiei atxikitako elementu erantsien itunpeko sustapena egiteko. 2.183.308,83 euro 1.528.316,19 euro

Sustapena kokatuta dagoen lurren gaineko azalera-eskubidea formalizatzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Aginduari erantsitako baldintzen pleguari jarraituko zaio.

- Lurgoien SA + Construcciones y Promociones Balzola SA erakundeak esanbidez egiten die uko diru-laguntza guztiei.

2.- Esleipenen edo lehen eskualdaketako salmenten gehieneko prezioak, etxebizitza, trasteleku eta lotutako garajeen azalera erabilgarriko metro koadro bakoitzeko:

Babes ofizialeko etxebizitzen eta horiei atxikitako elementu erantsien prezioa -esleipendunak erosleei aplikatu beharrekoa- behin behineko kalifikazioa emateko unean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, betiere kalifikazio hori esleipenari buruzko ebazpenean ezarritako epearen barruan eskatzen bada. Bestela, esleipenari buruzko ebazpenaren datan indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.

Sustatzaileari metro koadroko emango zaion mailegu kualifikatuaren gehieneko kopurua: Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatzearen emaitzazkoa.

3.- Burutzeko epea:

Lehiaketa publikoa esleitu eta 3 hilabeteko gehieneko epean, Behin-behineko kalifikazioa lortzeko oinarrizko proiektua aurkeztu beharko du azaleradunak. Kalifikazio hori lortzeko ezin izango da 6 hilabeteko epea gainditu (esleipenaren egunetik aurrera kontatzen hasita).

Behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, azaleradunak, gehienez ere 30 hilabeteko epean, eraikinak egiteko obrak amaitu beharko ditu, baita babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa eskatu ere.

4.- Sustapenaren ezaugarri teknikoak:

Baldintza tekniko eta juridikoen pleguaren eta administrazio-klausulen arabera aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.

5.- Lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko baldintzak:

Lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta aukeraketa-prozesua babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduan adierazitako prozeduraren bitartez finkatuko dira.

6.- Deialdi Publikoaren Oinarrietan honako hau ezartzen da: «Sailkapena dagokion sustapena gauzatzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».

Lurgoien SA + Construcciones y Promociones Balzola SA erakundeak aurkeztutako eskaintzan, kontzeptu guztiengatiko kostuak 9.049.472,98 eurokoak dira guztira. Eskatutako sailkapena C2f da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitzako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a.

Lurzoru eta Hirigintzako zuzendaria,

RAFAEL BERNARDO FARIAS BLANC.


Azterketa dokumentala