Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
2102

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 18koa, Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariarena, Legutioko udalerriko (Araba) 1. bizitegi-sektorean (Ibarra) 16 etxebizitza sozial eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 36 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko itunpeko sustapenaren onurak esleitzen dituena.

Aipatu sustapena esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak 2009ko azaroaren 11ko EHAAn, 217. zenbakikoan, argitaratu ziren.

2009ko abenduaren 18ko 12:00etan ireki ziren proposamenak, eta proposamen ekonomikoak irakurri ondoren, aurkeztutako 7 proposamenak onartu ziren.

Onartutako eskaintzak azterturik eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egindako manuzko txostena emanda, aipatu onurak Construcciones Amenabar SA erakundeari esleitzea proposatzen da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuko 10.m) artikuluarekin bat etorriaz, organo honek badu eskumenik aipatu esleipena egiteko.

Estatuaren obrak kontratatzeko administrazio-klausula orokorren pleguko 6. klausulan (abenduaren 30eko 3854/1970 Dekretuaz onartutakoan) aurreikusitakoarekin bat etorriaz, sustatzaileak, batetik, adierazi egin behar dio Administrazioari bere egoitza, eta, bestetik, egoitza hori finkatu, zehazki, aipatu klausulak adierazi legez.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legean eta babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraitu zaio; eta aurkeztutako proposamenen artean Administrazioarentzako hoberena ebazteko, aipatu dekretuan zehaztutako irizpideak kontuan izanik, berariazko administrazio-klausuletako 5.3 klausulan -kontratua eraenduko duenean- xedatutakoarekin bat baloratu dira irizpideok.

Aipatu xedapenak eta aplikagarri diren gainerakoak ikusirik, eta kontuan izanik proposamenak irekitzeko akta eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek emandako txostena,

EBATZI DUT:

Legutioko udalerriko (Araba) 1. bizitegi-sektorean (Ibarra) 16 etxebizitza sozial eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 36 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko itunpeko sustapenaren onurak Construcciones Amenabar SA enpresari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.- Sustapenak eskaintzen dituen onurak:

- Azalera-eskubidea eratzen da, eta horren truke: azalera-eskubidea eratzeko eskritura publikoak egiten diren egunean sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 ) eta dagokion BEZa ordainduko zaizkio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari azalera-eskubidea uzteagatik (BEZa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria, utzitako lur hiritartuaren kostuaren zati proportzionala izango da, utzitako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

Sustapena Lurzoruaren kostua + urbanizazioa: % 70

Legutioko udalerriko (Araba) 1. bizitegi-sektorean («Ibarra») 16 etxebizitza sozial eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 36 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko sustapena. 1.032.656,70 euro 722.859,69 euro

Sustapena kokatuko den lurraren gaineko azalera-eskubidea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren aginduari erantsitako baldintza-pleguari jarraiki formalizatuko da.

- Construcciones Amenabar SAk berariaz uko egiten die egon daitezkeen diru-laguntzen % 100ari.

2.- Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehieneko prezioak, etxebizitza, trasteleku eta atxikitako garajeetako metro karratu erabilgarriko:

Babes ofizialeko etxebizitzengatik eta horiei atxikitako eranskinengatik esleipendunak erosleei aplikatuko dien prezioa, behin-behineko kalifikazioa ematen denean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, baldin eta esleipen-ebazpenean finkatutako epean eskatzen bada. Bestela, esleipena ebazten denean indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.

Sustatzaileari metro karratuko eman beharreko mailegu kualifikatuaren gehieneko kopurua: etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoa.

3.- Lanak burutzeko epea:

Lurrazal-eskubidedunak, lehiaketa publikoa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, behin-behineko kalifikazioa lortzeko proiektua aurkeztu beharko du. Horretarako, esleipena egiten denetik sei hilabete igaroko dira gehienez.

Lur-azaleraren eskubidedunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, 30 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze-lanak amaitu eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.- Sustapenaren ezaugarri teknikoak:

Baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.

5.- Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak:

Lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta hartzaileak aukeratzeko prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduan adierazitako prozeduraren bidez finkatuko dira. Agindu hori babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruzkoa da.

6.- Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen denez: «Sailkapena dagokion sustapena burutzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».

Construcciones Amenabar SAk aurkeztutako eskaintzan, kontzeptu guztiengatiko kostua 5.635.263,25 eurokoa da. Eskatutako sailkapena C2e da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitzako sailburuordeari; ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a.

Lurzoru eta Hirigintzako zuzendaria.

RAFAEL BERNARDO FARIAS BLANC.


Azterketa dokumentala