Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2100

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 1093/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko 1093/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: María Luisa Acillona Santamaría.

Abokatua: José María Bengoa Rubio.

Prokuradorea: Blanca Bajo Palacio.

Demandatua: Casado Sastre, S.C., Diana Sastre Ruiz eta José Casado Saenz.

Gaia: kontratu partikularrak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2009-12-22an, eta honakoa da epaitza:

269/09 EPAIA

Epailea: Maria Estela San Miguel Gallo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Fecha: bi mila eta bederatziko abenduaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: María Luisa Acillona Santamaría.

Abokatua: José María Bengoa Rubio.

Prokuradorea: Blanca Bajo Palacio.

Alderdi demandatua: Casado Sastre, S.C., Diana Sastre Ruiz eta José Casado Saenz.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008ko urriaren 1ean eta «Casado-Sastre, S.C.», Diana Sastre Ruiz eta José Casado Sáenz-en aurka, María Luisa Acillona Santamaría andrearen izenean eta ordez Blanca Bajo Palacios prokuradoreak hitzezko judiziorako demanda, desahuzioari buruzkoa, aurkeztu zuen.

Bigarrena.- Epaitegi honek 2008-10-08an emandako Autoaren bidez, batetik, aurkeztutako demanda izapideak egiteko onartu egin zen, eta, bestetik, 2008-10-22ko judiziorako dei egin zitzaien parteei. Epaitegi honen 2008-10-21eko Probidentziaren bidez, ikustaldia bertan behera uztea erabaki zen, alderdi demandatuari dei egitea ezinezkoa zela-eta. Otsailaren 4an, martxoaren 26an eta azaroaren 5ean judizioa burutzeko, parteei berriro egin zitzaien dei; baina, bertan behera utzi behar izan zen, demandatuak ez zirela zitatu-eta. Azkenik, judizioa egiteko, ediktuen bidez zitatu ziren demandatuok, 2009-12-18rako.

Judizioa egiteko egunean, demandatuak azaldu ez zirenez gero, auzi-iheslari deklaratu ziren, eta proposatu eta onartutako froga gauzatu ostean, epaia emateko prestu utzi ziren jarduketak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Epemugatu eta ordaindu gabeko errenten eta horiei erantsitako zenbatekoen gaineko erreklamazio- eta desahuzio-egintza baliatu du auzi-jartzaileak, eta demandan honakoak eskatu ditu: ordainketak ez zirela egin-eta, 2006-02-01eko errentamendu-kontratua amaitutzat jo dadila; Laguardiako San Andres kaleko 17. zenbakian kokaturiko higiezina auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzea demandatuak, eta, orobat, errentamendu-kontratuaren ondoriozko zenbatekoak, zehazki, epemugatu eta ordaindu gabeak, ordaintzera (zenbatekoa horiek, judizioaren egunean, 11.263,22 euro kopurua egiten dute). Demanda aurkeztu eta gero, 2008ko abenduan, demandatuek auzi-jartzailearen esku utzi zituzten kontratuko etxebizitzaren giltzak; beraz, judizio honen helburua, epemugatu eta ordaindu gabeko errentak izan ziren.

Judizioan, alderdi demandatua legezko ordezkaririk gabe azaldu zen, beraz auzi-iheslari deklaratu zen.

Bigarrena.- Kode Zibileko 1555. artikuluan xedatzen denez, errentarien obligazioen artekoa da hitzartutako zehaztapenekin bat ordaintzea errentamenduaren prezioa.

Eta gure kasu honetan, parteek sinatu zuten kontratuaren arabera: Laguardiako San Andres kaleko 17. zenbakian kokaturiko higiezinaren jabea zenez, horren erabilera Casado Sastre baltzu zibilari laga zion auzi-jartzaileak, eta baltzu horrek hileroko errentak pagatzeko konpromisoa hartu zuen: abenduan, urtarrilean, otsailean eta martxoan 751,27 euro, eta gainontzeko hilabeteetan 1.051,77 euro, izan ere, halaxe baitago jasoa demandako 1. agiri gisa aurkeztutako errentamendu-kontratuan. Bada, judizio honetan gauzatutako frogak ikusirik, eta demandatuak azaldu ez direnez aurkako frogarik ez dagoela ikusirik, demandatzailearen aldeko 11.263,22 euroko zorra dela egiaztatu da, eta demandatuak kopuru hori ordaintzera kondenatuko dira.

Demandan eskatu zen legez errentamendu-kontratua amaitzeari dagokionez, zelan eta demandatuek entregatu baitituzte higiezinaren giltzak, ez dira bidezkoak alegazioak.

Hirugarrena.- Kode Zibilaren 1101. artikuluak honako hau ezartzen du:

«Eragindako kalte-galeren ordaina eman behar dute euren betebeharrak betetzean doloz nahiz zabarkeriaz jarduten dutenek edo berandutza-egoeran jartzen direnek, bai eta edozein modutan betebeharron edukia urratzen dutenek ere.»

Eta ondokoa dio testu bereko 1108. artikuluak:

«Betebeharra diru-kopuru bat ordaintzea bada, eta zorduna berandutza-egoeran jarri bada, kalte-galeren ordaina izango da, aurkako itunik izan ezean, kasuan-kasuan hitzartutako korrituak ordaintzea eta, hitzarmenik ez badago, legezko korrituak ordaintzea.»

Egiaztatu dira zor bat dela eta demandatuak egindako ez-betetzea, eta bidezkoa da honakoa: kondenaren helburuko zenbatekoak sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzea demandatua, hain justu ere hitzezko judiziorako demanda hau aurkeztu zenetik (2008-10-01) harakoak.

Laugarrena.- Prozedura Zibilari buruzko Legearen 394. artikuluak hau agintzen du:

«Deklarazio-prozeduretan, bere uziak guztiz ukatu zaizkion alderdiari ezarriko zaizkio lehenengo auzialdiko kostuak, salbu eta Auzitegiak atzeman -arrazoibideak emanez- ezen, kasuak egintzazko eta zuzenbidezko zalantza nabarmenak dituela».

Kasu honetan, aurkeztutako demanda guztiz onetsi denez gero, kostuak ezarri behar zaizkio alderdi demandatuari, gorago aipatu artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

Aipaturiko legezko artikuluak eta oro har auzian aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, hona hemen

EPAITZA

Diana Sastre Ruiz, José Casado eta Casado-Sastre baltzu zibilaren aurka, María Luisa Acillona Santamaría andreareni izenean eta ordez Blanca Bajo Palacios prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten da, eta demandatu horiek hauek ordaintzera kondenatzen dira: 11.263,22 euro, legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Inpugnatzeko modua.- Apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030-0011-0000-00-109308. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. Xedapen Gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta bederatziko abenduaren hogeita bian.

Diana Sastre Ruiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0030-0011-0000-00-109308 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala