Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2099

EDIKTUA, 200/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 200/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caja Laboral Popular S. Coop. de Crédito Ltda.

Abokatua: Carlos Zaldua Azurmendi.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: José Francisco Mora Tamayo.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honakoa da epaitza:

Osorik baiesten dut Caja Laboral Popular Cooperativa de Crédito delakoak aurkeztutako demanda, José Francisco Mora Tamayo jaunaren aurkakoa. Hortaz, azken hori kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: bost mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita lau zentimo (5.797,44), tronkoarenak, eta 2009ko otsailaren 17tik zorra osorik ordaindu arte zenbateko horrek sortutako interesak, hitzartutako interes-tasan.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi prozesuan sortutako kostuak.

Epai hau hitzez hitz jasoko da jatorrizko autoetan eta dagokion jakinarazpena egingo zaie alderdiei. Eta nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Francisco Mora Tamayo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 1890/0000/00/0200/09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. Xedapen Gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2010eko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala