Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2097

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 812/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 812/2009 prozedura bideratu da Martha Liliana Perea Viera andreak eskatuta, Joseba Mirena Auzmendi Berasarte jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

124/2010 EPAIA

Donostia, 2010eko martxoaren 1a.

Nik, Gerardo Calvo Tellok, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaile titularra naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 812/2009 Judizioko autoak, zehazki, auzi-ihesean den Joseba Mirena Auzmendi Berasarte andrearen aurka bideratutakoak, María Isabel Guelbenzu Rodríguezek eskatuta eta epaitegietako prokuradore Bengoetxea andreak ordezkatuta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2009ko irailaren 24an, gorago aipatutakoa ordezkatuaz Bengoechea andreak idazki bat aurkeztu zuen, epaitegi honi igorri zitzaiona, zeinen bidez aipatu demandatuaren aurka adostasunik gabeko dibortzioari buruzko demanda aurkezten baitzen.

Bigarrena.- Demanda onartu egin zen izapideak egiteko, eta hitzezko judizioaren bitartez gauzatzea erabaki zen, PZLeko 753. artikuluan jasotako espezialitateekin, eta horren berri ediktu bidez eman zitzaion beste alderdiari (haren helbidea ezezaguna zelako), hogei eguneko epearen barruan erantzun zezan, baina, erantzun ez zuenez, auzi-iheslari deklaratu zen.

Hirugarrena.- 2010eko martxoaren 1ean, epaitegi honetako Audientzien Salan burutu zen judizioa; demandatua ez zen azaldu, baina bai demandatzaile, egoki lagunduta eta ordezkatuta. Agirizko froga egin ondoren, ebazpen hau noiz emango zain geratu ziren autoak.

Laugarrena.- Prozedura hau izapidetzerakoan, legezko aginduak bete dira.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.- KZko 86. artikuluan oinarriturik, deklarazio-egintza batez baliatu zen, zeinarekin, dibortzioa dela medio, berak eta demandatuak osatutako ezkontza desegin nahi baitu.

Bigarrena.- Ezkontza egin zenetik igaro denez hiru hilabeteko epea, KZko 86. artikuluan -egungo idazketa duenean- ezarritakoa, bidezko da baliatutako uzia onartzea.

Hirugarrena.- KZko 91. artikuluan honako hau esaten da: «Deuseztasun, banantze nahiz dibortzioari buruzko epaietan, edo horiek betearaztean, ez badago ezkontideen arteko akordiorik edo lortutako akordioa ez bada onetsi, orduan, epaileak neurri batzuk erabakiko ditu, aurreko artikuluekin bat etorriz, eta neurri horiek ordeztuko dituzte aldez aurretik seme-alabei, familiaren etxebizitzari, ezkontzaren zamei, ondasun-eraentzaren likidazioari eta kasuan kasuko kautela nahiz bermeei buruz harturikoak; eta, kontzeptu horietakoren baten gain ez badira oraindik kautela edo bermeak hartu, epaileak bidezkoak direnak ezarriko ditu. Neurri horiek alda daitezke, inguruabarretan aldaketa garrantzitsuak gertatzen badira».

Adingabeko seme-alabarik ez dagoenez, ez etxebizitzarik, eta auzi-jartzaileak pentsio osagarririk erreklamatu ez duenez, ez da gai horiei buruzko inolako neurririk hartuko ebazpen honetan.

Laugarrena.- Eztabaidatutako gaiaren eta prozeduraren izaera berezia dela-eta, kostuei dagokienez ez da hartzen erabakirik.

Aipaturiko legezko testuak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa da

EPAITZA

Baietsi egiten dut, Bengoetxea epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Martha Liliana Perea Vierak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Joseba Mirena Auzmendi Berasarteren aurkakoa, eta, beraz, auzilariek gauzatutako ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, dibortzioa dela medio, horrek dakartzan legezko ondorioekin.

Kostuei dagokienez ez da erabaki berezirik hartu.

Epai hau irmoa denean, horren ziurtagiria dagokion erregistro zibileko arduradunari bidali, ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean dibortzio-epaiaren oharra idatz dezan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, bost eguneko epean.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, 0030 1846 42 0005001 274 zenbakikoa eta 1847 0000 00 0812 09 kontzeptukoa; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. Xedapen Gehigarria).

Errekurtsoa aurkezteko gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotasuna emanen da, autoei batu dakien, eta jatorrizkoa epaien liburuan sartuko da.

Joseba Mirena Auzmendi Berasarte demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamarreko martxoaren batean.

Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala