Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2095

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 502/09 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epailea: Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jauna.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamarreko urtarrilaren hogeita bosta.

Esther Larrea Esnal prokuradoreak idazki hau, horri dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari ekingo zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Jesús Sánchez Blanco jaunaren eta Margarita Santamaría Mozas andrearen izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Bidal bekio aurkeztutako idazkia Ministerio Fiskalari, idazkiaren kopiak eta agiriak entregatuz, eta dei egin bekie honakoei: Juan Capetillo Urdampilletari, bere emazte izen ezezagunekoari eta kausabenteei, erregistroko titular gisa; eta katastroan bere izenean finka duen pertsona gisa, Bilboko Apezpikuko Eliza Katolikoari eta Daria Carolina Llanos Fernándezi; eta María Villa Garayri, prekarioan prozedura honen gai den landalur lursailaren edukitzailea denari. Hamar eguneko epean espedientean agertu ahal daitezen, betiere zuzenbidez aldeko dutena alegatzeko; eta helbide ezezaguna dutenei ediktu bidez egingo zaie dei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko iragarki-oholean argitaratuaz ediktuak.

Dei egin eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei -ez baitakigu nortzuk diren-, Sopuertako Udalaren eta Epaitegien iragarki-oholetan eta epaitegikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dira, aipatu diren ondorioetarako.

Aipatutako ediktuak eta exhortoak egin.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailuen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4780-0000-49-0502-09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 00-Berraztertzea). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Juan Capetillo Urdampilleta, bere emazte izen ezezagunekoa eta kausabenteak non dauden jakiterik ez dagoenez, ediktu hau ematen da, jakinarazpen zedula modura balio dezan.

Balmaseda (Bizkaia), 2010eko urtarrilaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala