Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
2087

AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena; horren bidez aldatu eta argitaratu da Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera. Batzorde hori uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez eratu zen, eta Dekretu horren bidez garatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak leku publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena.

Herrizaingo sailburuaren 2006ko otsailaren 10eko Aginduaren (2006ko martxoaren 8ko 47. zenbakiko EHAA) eta horren hutsen zuzenketaren (2006ko martxoaren 17ko 54. zenbakiko EHAA) bidez argitaratu da Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera. Batzorde hori uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez eratu zen (Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak leku publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen du). Herrizaingo sailburuaren 2006ko maiatzaren 2ko Aginduak (2006ko maiatzaren 23ko 96. zenbakiko EHAA) eta Herrizaingo sailburuaren 2007ko irailaren 4ko Aginduak (irailaren 24ko 184. zenbakiko EHAA) aldaketa berriak argitaratu zituzten. Geroago, 2009ko azaroaren 27ko Aginduak (abenduaren 21eko 244. zenbakiko EHAA) azken aldaketa ekarri zuen.

Garai hartatik hona aldaketak izan dira Herrizaingo Sailaren antolaketan, eta beharrezkoa da aipatu batzordearen osaera zati batean berriro aldatzea, hain zuen Herrizaingo Sailak izendatutako batzorde-kideei dagokienez, zehazki Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariaren ordezkoa; hori dela eta, argitara ematen da Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera berria.

Era berean, 2009ko azaroaren 27ko Aginduan antzemandako akatsa zuzendu egin da.

«- M.ª Ángeles Montes Álvaro andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusiak aukeratuta, edo haren ordezkoa».

Eta hauxe behar du:

«- M.ª Ángeles Montes Álvaro andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusia, edo haren ordezkoa».

Horrenbestez, ondokoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordea honela eratu da:

- Batzordeburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea edo haren ordezkoa.

- M.ª Ángeles Montes Álvaro andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusia, edo haren ordezkoa.

- José Francisco Etxeberria Guridi jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Erretoreak aukeratuko duena, bere dohainak direla eta (ordezkoa: Miguel Ángel García Herrera jauna).

- Herrizaingo Saileko Ertzaintzaren zuzendaria (ordezkoa: Herritarren Segurtasuneko burua).

- Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria (ordezkoa: Zerbitzuen Unitateko burua).

- Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria (ordezkoa: Herrizaingo Saileko Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria).

- Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordeko idazkaria: Herrizaingo Sailari atxikitako letradua, Herrizaingoko sailburuak izendatua.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 15a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala