Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2086

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Haren bidez, Daiteke - Careers & Jobs SL entitateari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Maite Arsuaga Urkola andereak, Daiteke - Careers & Jobs SL entitatearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Daiteke - Careers & Jobs SL entitateak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak -emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak- ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.- Daiteke - Careers & Jobs SL entitateak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.- Ebazpen honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala