Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lan Harremanen Kontseilua
2083

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 23koa, Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 c) artikuluan xedatutakoarekin eta goi kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdia egiteko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariaren 2009ko azaroaren 20ko Ebazpeneko laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Begoña Pérez Arabiourrutia andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea 520202, dotazioa 2).

Bigarrena.- Izendapen honen ondoreak lanpostuaren jabetza hartzean hasiko dira eta jabetza hartzea gehienez ere hogei eguneko epean egin beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Bilbao, 2010eko martxoaren 23a.

Lehendakaria,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala