Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
2078

104/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendaria kargutik kentzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Elena Moreno Zaldibar andrea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.- 2010eko apirilaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala