Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2077

EDIKTUA, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren urriaren 14ko 240/2003 Dekretuaren aurka aurkeztutako errekurtsoan emandako epai irmoa argitaratzearekin lotutako 3117/03 prozedura arruntari dagokiona.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 240/2003 Dekretuaren aurka, Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak sustatutako 3117/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2005-05-18an, epaia eman dela jakinarazten da (2003-10-23ko EHAA, 207. zk.). Epai hori berretsi egin zen zati baten, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salaren 2010-01-19ko Epaiaren bidez berretsi ere, eta epai hori irmoa, non honako erabakiak hartu baitziren:

- Errekurritutako dekretuaren ondoko artikuluen deuseztasuna deklaratzea: 14.1b) artikulua; 15.4 artikulua; 17. artikulua; 25.3 artikulua; 27. artikulua; 28.1 eta 3 artikulua; 29.2 artikulua; 39.3 artikulua; 40.2 artikulua eta 55 artikulua.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2010eko martxoaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala