Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
1752

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatiko zehapen-espedienteen gainean Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari jarraituz.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak Euskadiko Kutxan duen 3035-0012-76-0120081734 zenbakiko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Erantzulea

Responsable Esp. zk.

N.º expte. Lege-haustearen data

Fecha infrac. Ebazpenaren data

Fecha resol. Hautsitako araua

Art. infr. (1) Zehapena

Sanción.

Pavon Doval, Gaizka PF/525/2009/MB 22-03-2009 03-02-2010 93.1.eR 173L 300,00

Cedeño Sacón, Laura Margarita PF/526/2009/MB 22-03-2009 03-02-2010 90.2.gR 173L 150,25

Marín Bustos, Jaqueline PF/528/2009/MB 10-03-2009 11-02-2010 90.1.1R 173L 30,05

Herrero García-Coello, Angela PF/529/2009/MB 10-03-2009 11-02-2010 90.1.1R 173L 30,05

Mhand , Ali PF/531/2009/MB 11-04-2009 11-02-2010 90.1.1R 173L 30,05

Ortiz Parada, Carlos PF/532/2009/MB 29-03-2009 11-02-2010 90.1.1R 173L 30,05

Zamalloa Lezama, Oier PF/541/2009/MB 05-04-2009 11-02-2010 90.2.gR 173L 150,25

Menéndez de Figueroa, Karol Karina PF/551/2009/MB 12-04-2009 11-02-2010 90.1.aR 173L 150,25

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 3a.

Garraioetako zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.


Azterketa dokumentala