
56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
1749
IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren abiarazitako espedienteetan -beherago zehaztutakoetan- Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da jakinarazpena egin, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61 eta 59.4 artikuluetan xedatutakoa betetzeko iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau jakinarazten dizuet: administrazio-bidea amaitzen ez duten ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezuela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik hilabeteko epean.
Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu behar duzue eta zehapen-espedientearen zenbakia adierazi:
2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.
2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.
2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizuegu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzue ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizuegu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzue ordainketa.
Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez baduzue, premiamendu bidez eta ondaretik jasoko da delako kopurua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan halaxe xedatzen da-eta.
Izen-abizenak
Apellidos y nombre Esp. zk.
N.º expte. Lege-haustearen data
Fecha infracción Ebazpenaren data
Fecha resolución Hautsitako araua
Art. infringido Isuna (euro)
Sanción (euros)
Blázquez García, Victor Manuel 2009/65-TG 2009-08-21 2010-03-15 34.k) 400
Vitoria- Gasteiz, 2010eko martxoaren 24a.
Joko eta Ikuskizun zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
RSS