Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
1746

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzak esleitzeko zozketak prestatu, antolatu eta egiteko lehiaketarako (V42A/09 espedientea).

1.- Erakunde esleitzailea:

a) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: V42A/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak esleitzeko zozketak prestatu, antolatu eta egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Burutzeko lekua: Euskadi.

d) Gauzatzeko epea: urtebete, kontratua sinatzen denetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, kasuaren arabera, gastu-adierazlea, ehun eta hirurogeita hamabost mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta berrogeita lau zentimokoa (175.386,44) izango da, eta horri dagokion BEZa, hogeita zortzi mila hirurogeita bat euro eta laurogeita hiru zentimo (28.061,83). Beraz, guztira, berrehun eta hiru mila laurehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita zazpi zentimo (203.448,27), nahiz eta azken prezioa antolatuko diren zozketa kopuruaren eta eskainitako unitateko prezioen araberakoa izango den.

Hona hemen gehieneko unitateko prezioak:

Onartutako 199 pertsona arteko zozketak: 10.344,83 euro + 1655,17 euro (BEZa) = 12.000 euro.

Onartutako 200 eta 999 pertsona arteko zozketak: 12.500 euro + 2.000 euro (BEZa) = 14.500 euro.

Onartutako 999 pertsona baino gehiagoko zozketak: 15.086,20 euro + 2.413,80 euro (BEZa) = 17.500 euro.

5.- Behin-behineko fidantza. Ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 64 23.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko apirilaren 9a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.- Kontratistaren betekizun zehatzak.

Eskatutako sailkapena: taldea: L; azpitaldea: 5; kategoria: B.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ekonomia- eta finantza-kaudimeneko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte (ondoren adieraziko da nola) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 64. eta 67. artikuluetan xedatutakoaren arabera, klausulen orriko eranskinean -atzerriko enpresei buruzkoan- aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, azken hiru urteetakoa. Gutxienez urteko 400.000 eurokoa beharko du.

- Kaudimen teknikoa: Kontratu honen antzeko ezaugarriak dituzten lanen zerrenda, azken hiru urteotan egindakoak; gutxienez, 400.000 euro egin behar dute urtean. Kontratuen zenbatekoa, datak, eta enpresa publiko edo pribatuentzat egin diren zehaztu beharko da, gainera. Gutxienez, antzeko ezaugarriak dituzten hiru zerbitzu egin izana egiaztatu beharko da.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2010eko apirilaren 12a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era, 8. solairura (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Bi baldintza horiek ez baldin badira betetzen edo bidali izanaren berri ematen duen jakinarazpena proposamenak jasotzeko jarritako epea amaitu ostean jasotzen bada, eskaintza hori ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.- Esleitzeko irizpideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak, garrantzi gehien dutenak lehenengo jarriz eta ematen zaien ponderazioa kontuan izanik. Puntuazioa, guztira: 100 puntu (a eta b ataletako multzoei dagozkien ponderazioen baturak guztira ematen den puntuazioaren berdina behar du izan).

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzekoak diren irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: eskaintzarik merkeenari puntuaziorik altuena emango zaio, eta gainerakoak alderantzizkako proportzioan baloratuko dira.

Multzo horren ponderazioa, guztira: 60 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

Zozketak antolatzeko metodologia:

- Eskaintzen zehaztasun eta xehetasun maila. Ponderazioa: 10 puntu.

- Zozketak egiteko erabiliko diren baliabide tekniko eta materialak. Ponderazioa: 10 puntu.

- Kontratuak burutzeko jarriko diren giza-baliabideak. Ponderazioa: 10 puntu.

- Zozketen plangintzaren eta antolaketaren xehetasunak. Ponderazioa: 10 puntu.

Multzo horren ponderazioa, guztira: 40 puntu.

10.- C gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2010eko apirilaren 26a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako 1. bilera-aretoa.

11.- Eskaintza ekonomikoen irekiera:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2010eko maiatzaren 13a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.- Bestelako argibideak.

13.- Iragarpen-gastuak. Enpresa esleipendunaren kontura.

14.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

15.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala