
56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1744
EDIKTUA, 1751/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1751/09 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Txagorritxuko Miguel Unamuno etxaldearen jabeen elkartea.
Alderdi demandatua: Manuel Prieto Santos.
Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:
EPATZEKO ZEDULA
Epatzea agintzen duen auzitegia: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Erabakitzen den gaia: goian aipatutakoa.
Epatzen den pertsona: Manuel Prieto Santos, demandatu den aldetik. Helbidea: Ekuador kalea 1, 2.a D, Vitoria-Gasteiz.
Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatua den aldetik. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako agiriena eta demanda onartzeko autoarena ematen dira.
Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: epaitegi honen egoitza.
Aurkezteko epea: honen bidez epatu eta biharamunetik aurrera hogei egun baliodun.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.- Agertzen ez bazara, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea -PZLb-, 496. eta 497. artikuluak).
2.- Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).
3.- Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honetan jakinarazi beharko duzu (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 15a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2010-02-22ko Probidentziaren bitartez, ebatzi du epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea, Manuel Prieto Santos-i zitazio-eginbidea gauzatzeko hain justu ere.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS