
56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Tolosako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1743
EDIKTUA, 559/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).
Judizioa: 559/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banco Santander SA.
Abokatua: José Manuel Cortés Tames.
Prokuradorea: Navajas.
Demandatua: Adrian Ioan Sofronici.
Gaia: zorra aitortzea.
Judizio horretan 2010eko otsailaren 24an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Auzi-ihesean den Adrian Ioan Sofronici-ren aurka, Banco de Santander SAren izenean eta ordez Iñigo Navajas Saiz epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: lau mila eta seiehun euro eta hirurogeita bost zentimo ordaintzera (4.600,65) tronkoarenak, eta demanda jarri den egunetik (2009-10-01) zorra erabat ordaindu arte sortutako legezko interesak, eta judizioaren ondorioz sortutako kostuak.
Adrian Ioan Sofronici demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 1865000004055909 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. Xedapen Gehigarria).
Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Tolosa (Gipuzkoa), 2010eko martxoaren 2a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS