Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
1741

EDIKTUA, 10/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

10/10 zenbakiko berehalako falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

29/2010 EPAIA

Irun, 2010eko martxoaren 1a.

Nik, Gonzalo Pérez Sanzek, Irungo Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ahozko judizio publikoan ikusi ditut auto hauek (alderdiak: judizioaren aktan jaso direnak). Horregatik, epai hau ematen dut Espainiar Konstituzioak ematen dizkidan eskumenei jarraiki.

EPAITZA

Jamal Harmal jauna, ordena publikoaren aurkako faltaren erantzule kriminala den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut; zehazki, egunean 5 euroko kuota ezarri diot. Beraz, Jamal Harmalek, guztira, 200 euroko isuna ordaindu beharko du.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke idatziz epaitegi honetan -ondorio biei dagokienez-, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei, eta eraman bedi horren testigantza jatorrizko autoetara.

Epai honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdi honetan hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Jamal Harmali epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Irunen, bi mila eta hamarreko martxoaren hiruan ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala