
56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
1740
EDIKTUA, 1082/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Eduardo Muiño Feijook, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:
1082/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
47/2010 EPAIA
Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamarreko otsailaren hamabian.
Nik, María José Aguirre Zuazo, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko magistratuak, 1082/09 zenbakiko falta-judizioko autoak ikusi ditut, zeintzuk eraso eta irain ondoriozko lesio-faltagatik bideratu baitira. Salatariak: Rocío Flores Flores eta Roger Miguel Antezana Valencia. Ministerio Fiskalak eragin du egintza publikoa. Epai hau eman da.
EPAITZA
Diego Ariel Alcocer Valencia jauna kondenatzen dut lesio-falta bat egin duelakoan (Zigor Kodearen 617.1 artikulua) hilabeteko isuna ordaintzera. Egunean 3 euro ordaindu beharko ditu (guztira 90 euro). Gainera, Rocío Flores Flores andreari 150 euro ordaindu beharko dizkio kalte-ordain moduan, eragindako lesioengatik, eta falta horrek sortarazitako kostuak ere hartu beharko ditu bere gain, halakorik badago.
Irain-falta baten egilea izateagatik (Zigor Kodea, 620.2 artikulua) Diego Ariel Alcocer Valencia kondenatzen dut 20 eguneko isuna ordaintzera, 3 euro eguneko (60 euro).
Akusaziorik ez dagoenez, Diego Ariel Alcocer Valencia lesio-faltatik absolbitzen dut, Roger Miguel Antezanari buruzko auzian. Eta ofiziozko deklaratzen ditut falta horrek eragindako kostuak, halakorik badago.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari, eta adierazi ebazpena ez dela irmoa eta, beraz, beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Txerta bedi ebazpen honen jatorrizkoa epaien liburuan.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epaia jasota geratu eta Diego Ariel Alcocer Valenciari epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau Donostian, bi mila eta hamarreko otsailaren hogeita lauan.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS