Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
1739

EDIKTUA, 1113/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1113/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alejandro García García.

Abokatua: Pilar Vila Fernández.

Prokuradorea: Lide Zabala Salegui.

Demandatua: Isabel Hernández Durán.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2007-10-30ean epaia eman zen, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Lide Zabala Salegui prokuradoreak, Alejandro García García jaunaren izenean eta ordez, aurkeztutako demanda; hortaz, Isabel Hernández Durán demandatua kondenatzen dut hirurehun eta hirurogeita hamar (370) euro ordaintzera. Halaber, honako hauek ere ordaindu beharko ditu: demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, eta urteko interesak -diruaren legezko interesa bi puntu gehituta, epai honen egunetik aurrera-. Demandatuak, azkenik, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazten den egunetik bost eguneko epean; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Isabel Hernández Durán demandatuak Dominikar Errepublikan gaur egun bizitokia non duen jakiterik ez dagoenez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726-0000-00-1113-06. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. Xedapen Gehigarria).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala