Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
1738

EDIKTUA, 18/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik.

Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

18/10 zenbakiko berehalako falta-judizioan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

83/2010 EPAIA

Barakaldo, 2010eko urtarrilaren 20a.

Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu berehalako hitzezko falta-judizioaren autoak (18/10), ebasketa bat dela-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala eta Rachid Abyaye, salatu gisa.

EPAITZA:

Kondenatu egiten dut Rachid Abyaye, ebasketa-falta baten egile denez, 40 isun-eguneko zigorrera, eguneko 10 euroko kuota ordaindu beharko duelarik. Horretaz gain, Zigor Kodeko 53. artikuluan jasotako erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du.

Prozedura honetako kostuak demandatuak ordainduko ditu.

Jakinarazi epaia alderdiei BJLOren 248.4 artikuluan aurreikusitako moduan, eta jakinarazi, halaber, epai hau ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan. Epaitegi honen aurrean egin beharko da errekurtsoa.

Epaia jasota geratzeko, Rachid Abyayeri jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko martxoaren lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala