Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
1733

AGINDUA, 2010eko martxoaren 3koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko 2010eko diru-laguntzetarako deia egiten duena.

Drogamenpekotasunen alorreko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak toxikomania gaixotasuntzat jotzen du; gainera, horren gaineko laguntza-tratamendua Administrazio Sanitarioaren zeregina dela ezartzen du, hain zuzen, bai sare publikoan bai ekimen pribatuetan dauden baliabideak koordinatuz drogazaleari gainerako biztanleei eskaintzen zaien arreta berbera bermatzeko, osasun- eta gizarte-alorrekoa, alegia.

Halaber, Legearen 30.2 artikuluan jasotzen denez, Administrazio Publikoak diru-laguntzak eman ahal izango ditu, indarreko legeriarekin bat.

Azaldutakoaren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Helburua.

1.- Drogazaleei bideratutako banakako diru-laguntzetarako deia egiten da 2010. urterako, toxikomaniaren alorrean, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko eremu administratiboan jarduera terapeutikoak burutzen dituzten itundu gabeko zentroetan izandako desintoxikazio eta ohitura kentze tratamenduetako gastuak finantzatzeko.

2.- Onuradun pertsonari laguntzak emateko edo, hala badagokio, laguntza ordaintzeko, derrigorrezkoa da tramitazioan dagoen itzulera-prozedurarik edo zehapen-prozedurarik ez izatea eta, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza- edo dirulaguntza-esparruan hasi eta egotea ere.

2. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako, 2010eko ekitaldian, ehun eta hogeita hiru mila eta seiehun (123.600) euro bideratzen dira.

3. artikulua.- Laguntza ukatzeko irizpide orokorrak.

1.- Eskabidea egin aurretik terapia-elkarte batean sartu izanak eskabidea ezestea ekarriko du.

2.- Toxikomanien alorrean jarduerak burutzen dituzten itundu gabeko zentroetan izandako desintoxikazio/ohitura kentzeko tratamenduak osagarriak izango dira Osakidetzaren beraren baliabideekiko edo Osasun eta Kontsumo Sailak ituntzen dituen baliabideekiko.

4. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa eta berau ordaintzeko era.

1.- Erabakitzen den diru-laguntzaren zenbatekoak baremoa hau izango du: tratamenduaren hilabete bakoitzeko zazpiehun (700) euro, eta gehienez bederatzi hilabeteko iraupena izango du.

2.- Toxikomania jasaten duten pertsonei emandako laguntzen diru-zenbatekoak hauen ordezkotza duten senitartekoei edo tutoretzaz arduratzen direnei emango zaie.

3.- Diru-laguntzaren zertarakoa bermatzeko beste biderik ez badago, eta betiere Agindu honetako 10.1 artikuluan aurreikusten den Batzordeak egoki baderitzo, diru-laguntzaren zenbatekoa terapia-elkarteari berari ordainduko zaio artez, gaixoa bertan dagoen bitartean.

4.- Agindu honetan aurreikusten diren diru kopuruak 2010erako, horretarako beren-beregi Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan ezarritako partidatik etorriko dira, eta aurrekontu horietan mugatutakoari egokitu beharko zaizkio. Beraz, laguntzotarako jarritako zenbatekoa agortzen denean, ez da laguntzarik ematerik izango eta une horretatik aurrera xedapen honen indarra eten egingo da. Gorabehera hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

5. artikulua.- Laguntzaren luzapena.

Agindu honetan aipatzen den Batzordeak ahalmena izango du, soilik aparteko kasuetan eta toxikomania jasaten duen gaixoaren gainbehera larria aztertu ondoren, Agindu honetan ezarritako epeak alde batera utzita, beste diru-laguntza bat bideratzeko.

6. artikulua.- Laguntzaren bateraezintasuna.

Diru-laguntza hauek jasotzen dituztenek ezingo dute Administrazio Publikotik helburu berbereko beste inolako laguntzarik jaso.

7. artikulua.- Terapia-elkarte hartzaileen baldintzak.

1.- Diruz lagundutako gaixoak hartzen dituzten terapia-elkarteek ezinbestez bete beharko dute Osasun sailburuaren 1988ko martxoaren 30eko eta 1992ko azaroaren 9ko Aginduetan xedatutakoa, hau da, drogazaleen sorosketarako zentroak irekitzeko eta jardunean jartzeko administrazio eta osasun arloko baimenari eta horretarako eskatutako betebeharrei buruzkoa.

2.- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden terapia-elkarteek, tokian-tokian, zeinek bere lurraldean zentroei buruz indarrean dauden baimenak eta araudiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

3.- Toxikomaniak sendatzeko zentroek, beren autonomia erkidegoan irekitzeko eta jarduteko administrazio eta osasun arloko baimenik ez badute, egiaztatu beharko dute, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikorako Zuzendaritzak emandako txosten arrazoituaren bidez, terapia-laguntzarako egitura aski baten jabe direla.

8. artikulua.- Eskaria eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Agindu honetako I. eranskinean agertzen den inprimakia beteaz egingo da eskabidea; inprimaki hori barik, ezaugarri berberak dituen beste bat ere bete ahal izango da.

2.- Tratamenduaren finantzazioa diruz laguntzeko eskabidearekin batera, zeinetan gaixoak bere borondatez terapia-programa betetzeko hitza emango baitu, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko udalaren agiria, gaixoak bertan gutxienez bi urte, eskabidea egiten den datan, bizitzen daramala egiaztatzen duena.

b) Osakidetzako mediku espezialistak egindako txosten medikoa, honako puntu hauek jasoko dituena:

- Gaixoaren aurrekariak, bilakaera klinikoa, egoera organikoa eta aurretik jaso dituen tratamenduak.

- Gaixoa itundu gabeko terapia-elkarte edo zentro batean desintoxikatzeko eta ohitura kentzeko programan sartzeko eskabidea zergatik egiten den.

- Proposatzen den terapia-elkartea.

c) Osakidetza-Servicio Vasco de Salud-eko gizarte-laguntzaile batek egindako gizarte-txostena.

d) Eskabidea egiten duenaren eta, 4. artikuluaren arabera, diruz lagunduko den pertsonaren NANen fotokopiak.

e) Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituen agiria (azken ekitaldiko errenta-aitorpenaren fotokopia, edo edozein erakundek egindako agiria, non familiaren urteko diru-sarrerak adierazten diren).

f) Xede horretarako beste diru-laguntzarik jasotzen ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.

g) «Datu-alta/hirugarrena» izeneko agiria, laguntza-jasotzailearen banku-datuak jasoko dituena, zeina Agindu honetako II. eranskineko inprimaki normalizatuan ageri baita.

Agiri horietaz gainera, eskatzaileak egoki iritzitako agiri osagarriak ere aurkeztu ahalko ditu.

9. artikulua.- Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikorako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio, eta aurkeztu, Osasun Sailaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), hilabetero, lehenengo egunetik hamabosgarren egunera bitartean.

Horretaz gainera, eskabideak aurkeztu ahal izango dira, baita ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduretako edozeinen bidez.

10. artikulua.- Ebazpena.

1.- Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikorako zuzendariaren banan-banako ebazpenez emango dira diru-laguntzak, Osasun sailburuordeak berariaz izendatutako batzorde baten proposamena jaso ondoren. Batzorde horretako kideak honakoak izango dira: Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikorako Zuzendariordetzako ordezkari bat, Laguntza Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko arduraduna eta Osasun Mentaleko teknikari bat, azken biak Osakidetza-Servicio Vasco de Salud-ekoak.

2.- Agindu honen arabera formulatutako laguntza-eskaerak ebazteko topeko epea hiru hilabetekoa da. Epea igaro eta interesatuari ebazpen adierazirik komunikatu ez bazaio, eskaera baietsitzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarrita dauden ondorioetarako, Administrazioak espresuki ebazteko obligazioaren kalterik gabe.

3.- Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eman edo ukatu, Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikorako zuzendariaren ebazpen horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osasun eta Kontsumo sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazten denetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitakoaren arabera.

11. artikulua.- Esleipen-irizpideak.

Laguntzak ematerakoan, Batzordea irizpide orokor hauetan oinarrituko da:

a) Laguntza eskatzen duen pertsonaren drogamenpekotasunaren eta egoera organikoaren bilakaera.

b) Familia- eta gizarte-giroa; batez ere, familiako erantzukizunak edo aparteko zailtasunak dituzten emakumeen kasuan.

c) Familiaren errenta-maila.

d) Drogamenpekotasuna, terapien bitartez, bertako zein itundutako baliabideekin tratatzeko ezintasuna.

e) Desintoxikatzeko antzeko programetan egon izana.

f) Proposatu den terapia-elkartearen laguntza eta teknika aldeko bermea.

12. artikulua.- Laguntza eman zaion pertsonaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek nolanahi ere ondoren adierazten direnak bete beharko dituzte:

a) Esleitutako diru-laguntza onartu beharko dute. Hori dela-eta, diru-laguntza esleitu egin zaiola jakinarazten dion adierazpena jaso eta hamabost eguneko epearen barruan, diru-laguntzaren onuradunek berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza jasotzeko adierazi den helbururako eta ez beste ezertarako erabili beharko du.

c) Deialdi honen bidez emandako diru-laguntzen arta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eginkizuna denez, jasotako diru-laguntzei buruz beraiek eskatutako argibide guztiak eman beharko zaizkie. Erakunde horiek ezin izango dute inola ere eskuratu pertsona onuradunaren espediente medikoa.

13. artikulua.- Ordaintzeko era.

Diru-laguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo hilekoa, laguntza ematearekin batera, aukeratutako terapia elkartean ingresoa egiaztatu ondoren.

b) Gainerako hilekoak, gehienez bederatzi guztira, igarotako hilabete bakoitzaren hogeita hamarrean; betiere, gaixoa terapia-elkartean egon dela egiaztatzen duen agiria, 10.1 artikuluan aipatzen den batzordeak edota terapia-elkarteko arduradunak egina, jaso ondoren.

c) Baldin eta laguntzaren titularrak tratamenduko hilabete oso bat betetzen ez badu -aldaketak direla, utzi duelako edo bestelako arrazoiengatik- ordainduko den kopurua 23 euro izango da egonaldiko egun bakoitzeko; horretarako, batzordearen edota terapia-elkarteko arduradunaren ziurtagiria beharko da. Horren ondorioz, hitzartutako diru-laguntza baliogabetu egingo da.

14. artikulua.- Ez betetzeak.

1.- Aurreko artikuluko b) puntuan aipatzen den egiaztagiria, laguntzaren esleipenaren jakinarazpen datatik kontatzen hasita bi hilabetetan segidan bidali ezean, ulertuko da toxikomania jasaten duen pertsonak utzi egin duela terapia-elkartea eta, beraz, hitzartutako diru-laguntza baliogabetu egingo da.

2.- Tratamendua bertan behera uzteak edota adierazi zaion egunean zentroan ez egoteak, laguntza baliogabetzea ez ezik, aurrerantzean horrelako beste laguntzarik eskuratu ezina ere ekarriko du, gutxienez urtebetean zehar zentroa uzten denetik edota ebazpenaren egunetik, hala badagokio.

3.- Onuradunak, eman zaion dirua laguntzaren helburuaz beste ezertarako erabiltzen badu, itzuli behar izango ditu eskuratu duen kopurua eta legezko interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoaren arabera. Diru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- 2. artikuluan jarritako zenbateko osoa handiagoa egin daiteke, beti ere eskatutako laguntzen zenbeteko totala kontuan izanda, Osasun eta Kontsumo Saileko beste laguntza-programa batzuk exekutatu ondoren agortu gabe gelditzen diren diruaren arabera, Osasun Publikoko zuzendariak Emate-ebazpen indibidualizatuak egin baino lehen eta, kopurua aldatzen bada, horren berri emanez.

Bigarrena.- Laguntzak emateko kontsignatutako kreditua agortuz gero, eta zirkunstantzia horri publizitatea emateko asmoz, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendariak administrazio-ebazpena egingo du, kreditua agortu den data azalduz. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; hortik aurrera ez da inongo eskaerarik onartuko.

Gainera, ordurako aurkeztu eta tramitazioan egon eta, asignatutako aurrekontu-dotazioa agortu dela-eta, atenditu gabe geldituko diren eskaerak, bazter beldituko dira, Osasun Publikoko zuzendariaren administrazio-ebazpen baten bidez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Prozedurari buruz agindu honetan jaso ez diren kasuetan azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkerari jarraituz.

Bigarrena.- Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikorako uzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hirugarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 3a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

I. ERANSKINA

DIRU-LAGUNTZA JASOTZEKO ESKABIDEA ITUNDU GABEKO TERAPIA-ELKARTEAN TRATAMENDUA EGITEKO

1.- Gaixoaren datuak:

Abizenak eta izena:

Helbidea:

Herria: Posta-kodea:

Telefonoa: NAN zk..:

Jaioteguna: Egoera zibila:

2.- Eskatzen dut:

Diru-laguntza bat, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko tratamendua jaso ahal izateko, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko ........ ren ...(e)ko aginduaren babesean. Hitza ematen dut, halaber, desintoxikatzeko terapia-programa neure gogoz beteko dudala eta ez dudala helburu horretarako beste administrazio publikoetatik inolako diru-laguntzarik jasotzen.

3.- Eta aitortzen dut:

Ez dudala inongo auzirik edo debekurik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzen utziko ez dionik.

4.- Senitartekoari edo tutoreari emandako baimena:

Osasun sailburuaren 2010eko ..... ren .........(e)ko Aginduan ezarritako laguntza-eskatzailea naizen aldetik, nik, .......................................................................... ...................................................... jaunak/andreak ......................................(NAN zk.: ) baimena ematen diot .......................................................................... ................................................................jaunari/an dreari .................................................. (NAN zk.: ) senitarteko edo tutore gisa, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko tratamendua finantzatzeko Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendariaren diru-laguntza jaso dezan.

................(e)n, 2010eko ....................ren ......(e)an.

Eskatzailearen onespena,

Izpta.: Hirugarren baimendua

Izpta..:

OSASUN ETA KONTSUMO SAILEKO OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARIA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz, abenduaren 13an emandako 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten da inprimaki honetan ematen dituzun datu pertsonalak «FINETECO» deritzon fitxategian sartuko direla, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren erantzukizunaren pean, bere helburua hauxe baita: pertsona fisikoen patologia gainditzeko diren diru-laguntzak ematearen kudeaketa.

Nahi izanez gero, sarrera, zuzenketa, indargabetze eta oposizio eskubideak erabil ditzakezu, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) idazki bat bidaliz.

II. ERANSKINA / ANEXO II

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

N.º cuenta n n n n n n n n n n n

Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Sailaren onespena

V.º B.º Departamento (2)

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

V.º B.º Contabilidad

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.


Azterketa dokumentala