Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1732

AGINDUA, 2010eko martxoaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2010. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2010. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira; eta, horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko, Udal eta Mankomunitate bakoitzarentzat 2010erako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako baliabide hauek arautzen ditu: bazterkeria-arriskua saihestekoak, bazterkeria pertsonala nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeriako egoerak arintzekoak, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenen gizarteratzea erraztekoak. Horien artean daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

Lege horretako 49. artikuluan gizarte-larrialdietarako laguntzetarako zenbatekoa zehazteko kontuan hartu beharreko irizpideak ezartzen dira. Zehazki, 1. paragrafoan inoiz ere gainditu ezin izango den kopuruetariko bat jasotzen da, hau da, aurreikusten den gastu berezi bakoitzeko araudi bidez gehienez finkatutako diru-kopurua.

Aipatutako 18/2008 Legeko Lehen Xedapen Iragankorrean adierazten denarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak lege hori erregelamendu bidez garatu arte, egun indarrean dauden arauak aplikatuko dira, lege honetan xedatutakoaren kontrakoak ez baldin badira. Legean jasotzen den aurreikuspen horretan oinarrituz, apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuko 12. artikuluak ezartzen duenez, gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urte bakoitzean gehienez emango diren diru-kopuruak urtero ezarriko dira, agindu bidez ezarri ere.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko esleitutako kredituak banatzeko irizpideei dagokienez, komenigarritzat jo dugu Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko irailaren 9ko Aginduan erabilitako berberei eustea. Irizpide horiek gaur egun bizi dugun atzeraldiko ziklo ekonomikoaren ondorioz aldatutako errealitate sozio-ekonomikoari erantzuten diote.

Beharrizanei dagokienez, laguntza ia soilik eskatzaileen ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten gastuetarako erabiltzen ari zela ikusi zen. Oro har, gizarte-larrialdietarako laguntzen programa betearaztean azken urteotan izan dugun esperientziatik ondorioztatu zenez, dauden baliabideen ehuneko handi bat -guztia ere batzuetan- etxebizitzaren alokairuak, aprobetxamenduak eta mantentzeak sortutako gastuei aurre egiteko erabiltzen zen, eta oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuen kontzeptuek, ordea, estaldura txikiagoa lortzen zuten. Ehuneko horiek aldatu egin dira aurreko urteekin alderatuta, Agindu hau indarrean hastearekin batera Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari -aurrerantzean, EGPO- buruzko urtarrilaren 12ko 2/2010 Dekretua (2010eko urtarrilaren 19ko EHAA, 11. zenbakikoa) ere indarrean hasteak izan dezakeen inpaktua dela-eta; izan ere, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriak GLLak ordeztuko ditu ostatu-gastuei dagokienez, alokairua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea, apopilotza edo logela-alokairua modalitateetan.

Ekitaldi honetan bada berrikuntza handi bat: GLLen Agindu hau EGPOari buruzko Dekretuarekin ia aldi berean argitaratu da; prestazio hori EAE osoan erreferentziazko prestazioa izango dela esan dezakegu, ostatu-gastuak estaltzeari dagokionez. Prestazio berriaren ezaugarriak kontuan izanik, GLLen bidez hipoteka duten familien ostatu-gastuak baino ez dira estaliko (gastu hori ez baita sartzen EGPOn), baita familia eskatzaileak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarik (DBE) ez duen kasuak ere, DBE izatea ezinbestekoa baita EGPO jasotzeko eskubidea izateko.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarri berriari esker, GLLen berezko izaera, hasierakoa, berreskuratuko da, hau da, ez-aldizkako prestazioa izatea. Ohiko bizitokiak eragindako gastuak estaltzearen ondorioz, sisteman ia aldizkako prestazio bihurtu zen, baina prestazioaren diseinua zela-eta, zailtasun handiak eragiten zituen kudeatzeko garaian, baita asegabetasunak ere, herritar potentzialki hartzaileen artean eta aplikatzen zuten profesionalen artean.

DBE jasotzen duen eta ostatu-gastuak dituen familia bakoitzaren eskubide subjektiboa izaki, EGPOren dekretuan bildutakoari jarraiki, EGPOk arintasun eta segurtasun handiagoa ematen du etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzeko garaian, eta GLLk larrialdiko salbuespen-egoeretara bideratuta. Nolanahi ere, GLLtik bereizita, EGPOren egiazko eragina prestazio horiek arautzen dituen dekretuan jasoko da; dekretu hori 18/2008 Legearen arau-garapenaren barruan argitaratuko da, DBEren, EGPOren eta Gizarteratzeko Hitzarmenen dekretuekin batera. Denek batera osotasun juridiko bat osatuko dute, legegintza-organoak onartzerakoan lortu nahi zuenari koherentzia emanez.

EGPOa agertzearen inpaktua Agindu honetan jasotzeko asmoz, Aginduaren 5.2 artikuluan baliabide erabilgarrien guztizkoari aplika dakizkiokeen bi muga-ehunekoak aldatu egin dira, bata EGPOk estaltzen ez dituen etxebizitzarekin loturiko gastuen kontzeptuei dagokiena, eta bestea oinarrizko beharrizanetarako. Ehuneko horiexek aplikatuko dira udal eta mankomunitate bakoitzari urtean dagokion gehieneko zenbatekoa finkatzeko.

Laguntzak emateari dagokionez, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 50.1 artikuluak eta hori garatzen duen 199/1999 Dekretuaren 15. artikuluak xedatzen dutenez, oinarrizko gizarte-zerbitzuek benetako premia-egoera dagoela eta helburu horretarako kontsignatutako kreditua ere badagoela konprobatu eta gero emango dira gizarte-larrialdietarako laguntzak.

Horren ildotik, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2010eko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legean xedatutakoaren arabera, 17.300.000 euroko ordainketa-kreditua dago ekitaldi honetan diru-laguntza horietarako, eta horiek dira Agindu honetan esleitzen direnak. Aurreko urteekin alderatuta, zenbatekoa murriztu egin da, lehen esan dugunez, EGPO sortu delako; izan ere, DBEren antzera, EAEko 2010erako Aurrekontu Orokorren Legean kreditu zabalgarri bihurtu baita.

Bestalde, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 88. artikuluko g eta h idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie gizarte-larrialdietarako laguntzak onartu edo ukatzea eta ordaintzea. Horretarako, baina, udalek jakin beharra daukate urtero zenbat diru erabil dezaketen, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

Apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuaren V. kapituluak (Finantziazioa eta Transferentziak) prozedura berria ezarri du Foru Aldundiei eta udalei gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko baliabideak banatzeko eta transferitzeko. Baliabideen banaketa, beraz, printzipio hauetan oinarritzen da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, urtero, gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko behar beste baliabide ekonomiko esleitu beharko da.

b) Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean nola banatuko diren zehazteko irizpideak gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzaren sailak zehaztuko ditu urtero, eta beharren adierazleei begira zehaztu beharko ditu batez ere.

c) Irizpide horiek aplikatuz, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak udal bakoitzari dagokion gehieneko zenbatekoa finkatuko du.

d) Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak, sei hilean behin, diru-baliabideak banatzeko irizpideak berraztertuko ditu aurrekontu-ekitaldiaren barruan. Hartara, behar izanez gero, udal bakoitzarentzat ezarritako kredituak egokitu ahal izango ditu. Horretarako, udal bakoitzak urtero gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak finkatuko ditu.

Prozedura hori aplikatuz, banaketarako irizpideak eta aurrekontuetako gehieneko zenbatekoak ezarri dituzten Aginduak argitaratu ditu Sail honek urtero, 1999. urtetik. Horretaz gain, ekitaldiaren amaieran, esleitutako kredituak birdoitzen zituzten eta aurrekontu-muga berriak ezartzen zituzten aginduak eman dira.

Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagozkien baliabide ekonomikoak banaka edo mankomunitateka banatu behar dizkie Eusko Jaurlaritzak udalei, horiek Foru Aldundiarekin bestelako prozedurarik adostu ezean. Aipatutako aukeraz baliatu diren udalek ez badiote Sail honi orain arte horren berririk eman, hartutako akordioaren egiaztagiria bidali behar diotela ezartzen da xedapen honen bitartez.

Azkenik, apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuaren Azken Xedapenetatik Bigarrenak Dekretu hori garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen dio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea honako hau da: 2010eko ekitaldirako, gizarte-larrialdietarako laguntzetan bildutako gastu espezifiko bakoitzari orokorrean eman beharreko gehieneko zenbatekoak finkatzea eta laguntza horiek emateko esleitutako kredituak hainbat udalerriren artean banatzeko irizpideak ezartzea. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko, Udal eta Mankomunitate bakoitzari urte honetan dagokion aurrekontu-muga zehazten da.

2. artikulua.- Urteko gehieneko diru-kopuruak.

1.- 2010erako Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gehieneko zenbatekoak, bizikidetza-unitate (hemendik aurrera, BU) bakoitzeko eta gastu espezifiko bakoitzerako, honako hauek dira:

a) Alokairu-gastuengatik:

a.1.- Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, edo BU eskatzaile bakarra izanik, maizter bat baino gehiagoko edo azpierrentan emandako etxebizitzen kasuan, hileroko gehieneko kopurua 250 euro eta 320 euro izango da, eta ezin izango du etxebizitzaren alokairuaren % 70 gainditu. Lehenengo zenbatekoa gehieneko orokorra izango da, eta bigarrena honako kasu hauetan aplikatuko da: euren kargurako bi seme-alaba edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateen kasuan edo antzeko kasuetan; edo eskaera egiteko garaian, kideetako edozeinek lan-errenta bat jasotzen duen kasuetan.

a.2.- Etxebizitzan maizter bat baino gehiago badago edo azpierrentak egin badira, ez dira bi eskaera baino gehiago onartuko, indarreko arauetan xedatutakorekin koherente izanik, eta bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da. Bi bizikidetza-unitateren kasuan, hona hemen mugak: 125 euro hilean bizikidetza-unitate bakoitzeko, oro har, eta 160 euro euren kargurako bi seme-alaba edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateen kasuan edo antzeko kasuetan, edo kideetako edozeinek lan-errenta bat jasotzen duen kasuetan, baina biak batuta etxebizitzaren alokairu-prezioaren % 80 gainditu gabe.

a.3.- Etxebizitzan ostatu- edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu-mota hori duen eskatzaile kopuruaren muga bi izango da, aurrekoarekin koherente izanik; laguntzaren mugak hauek izango dira: 125 euro hilean bizikidetza-unitate bakoitzeko, oro har, eta 160 euro hilean euren kargurako bi seme-alaba edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateen kasuan edo antzeko kasuetan, edo kideetako edozeinek lan-errenta bat jasotzen duen kasuetan.

a.4.- Legez eratutako hotel, hotel-apartamentu eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga hilean 250 euro edo 320 euro izango da bizikidetza-unitateko. Lehenengo muga oro har aplikatuko da, eta bigarrena euren kargurako bi seme-alaba edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateen kasuan edo antzeko kasuetan; edo kideetako edozeinek lan-errenta bat jasotzen duen kasuetan. Kasu horretan, BUen muga ez da bi izango, baizik eta establezimenduan legez onartutako gehieneko gela kopuruaren araberakoa izango da.

- Etxebizitzek gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuko IV. eranskinean ezarritakoaren arabera. Dekretu horren arabera mugatuko da etxebizitzetako maizterren kopurua.

- Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan ez dira alokairuari dagozkion gizarte-larrialdietarako laguntzak emango, udalerri bakoitzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuek salbuespenezko egoeratzat jotako kasuetan izan ezik, eta eskaera-espedienteari atxikitako txosten sozialaren bidez justifikatuta.

b) Etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik, 250 euro eta 320 euro gehienez hilero, eta ezin izango da gainditu kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren % 70. Lehenengo muga oro har aplikatuko da, eta bigarrena euren kargurako bi seme-alaba edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateen kasuan edo antzeko kasuetan; edo kideetako edozeinek lan-errenta bat jasotzen duen kasuetan.

- Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan ez dira etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik dagozkion gizarte larrialdietarako laguntzak emango, oinarrizko gizarte-zerbitzuek eskaera-espedienteari atxikitako txosten sozialaren bidez salbuespenezko egoeratzat jotako kasuetan izan ezik (txosten horrek benetako beharrizana jaso behar du).

c) Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuengatik (energiaren, uraren, zaborraren eta estolderiaren gastuak eta OHZ), gehienez 1.110 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 555 euro urtean.

d) «Linea zuriko» etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

e) Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BU baldin badira, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

f) Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero.

g) Aurretiko zorpetze-gastuak direla-eta, gehienez 3.000 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 1.500 euro urtean.

2.- Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, a, b, c, d, e eta f idatz-zatietan aipatutako kontzepturen batengatik aurretik ezarritako zorrengatiko gastuak direla-eta urtean gehienez ezar daitezkeen diru-kopuruak ezin izango dira kasu bakoitzean aipatutako idatz-zatietan kontzeptu horietarako aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak baino handiagoak izan.

3.- Nolanahi ere, Agindu honetako a), b), c), d), e) eta g) idatz-zatietan aipatzen diren kontzeptuei dagozkien GLLak jasotzea ez da bateragarria EGPO jasotzearekin. Aurretiko zorpetze-gastuei buruzko g) idatz-zatiaren kasuan, kontzeptu horri dagokion GLL bateragarria da EGPOrekin, baldin eta zorpetze hori f) idatz-zatian bildutako gastuetarako, alegia, oinarrizko beharrizanetarako gertatu bada.

3. artikulua.- Banaketa-irizpideak.

1.- 2010. urtean, gizarte-larrialdietarako laguntzen kredituak banatzeko irizpideak batez ere egoeraren larritasuna zenbaterainokoa den kontuan izanik zehazten dira, udalerrietako honako parametroen arabera eta parametro horietako bakoitzari honako ponderazio-koefiziente hauek aplikatuz:

a) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten unitateen kopurua: 0,24.

b) Langabetuen kopurua: 0,56.

- Langabetuen guztizko kopurua: 0,46.

- Emakume langabeen kopurua: 0,10.

c) Etorkin kopurua: 0,20.

2.- Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzita, orobat, 400 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat gutxieneko kopuru bat bermatzen da gizarte-larrialdietarako laguntzen programa gauzatzeko. Kopuru hori, hain zuzen ere, udalerri horiei guztira legokiekeenaren batez bestekoa izango da.

4. artikulua.- Eskaera-pilaketa eta GLLak eska ditzaketen BUen gehieneko kopurua.

Etxebizitza berean bizi diren gehienez ere 2 BUk eska ditzakete Diru-sarrerak Bermatzeko euskal sistemako prestazioak (GLLak barne hartuta). Hortaz, zenbaketa hori egiteko, sistemako edozein prestazio kobratzeko sortu diren BUak izango dira kontuan: DBE, EGPO edo baita GLLak ere, baina lehentasuna izango du zuzenbideko prestazioak -alegia, DBEa eta EGPOa- jasotzeak.

GLLren bi eskaera baino gehiago pilatuz gero, eskaeraren antzinatasunaren arabera artatuko dira, baldin eta dagozkien Gizarte Zerbitzuek bestelako irizpiderik finkatu ezean, Txosten Sozialaren bidez.

5. artikulua.- Aurrekontu-mugak.

1.- Aurreko artikuluetan jasotakoa alde batera utzi gabe, eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen programarako fondoak aplikatuz laguntza horietan sartutako gastu espezifikoetako kontzeptu guztiei erantzun ahal izateko, Agindu honen bidez laguntza horietarako dauden baliabideei ezarri dakizkiekeen bi ehuneko xedatzen dira; horietako bat, eskatzaileen ohiko etxebizitzaren alokairuari, aprobetxamenduari eta mantentzeari lotutako gastuei aurre egiteko, eta bestea, eskatzaileen oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuetarako.

2.- Horrela, 3. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatuz lortzen den zenbatekoari dagokionez, honako bi ehuneko mugatzaile hauek ezartzen dira Udal eta Mankomunitate bakoitzerako:

a) Zenbateko horren % 50 ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten gastuen kontzeptuetarako, agindu honetako 2. artikuluko a, b, c, d eta e letretan eta horretan eragina izan lezakeen g letran aipatutako kontzeptuaren zatian zehazten direnak.

b) Gainerako % 50a, agindu honetako 2. artikuluko f letran aipatutako gastuaren kontzepturako eta g letran aipatutako gastuaren kontzeptutik dagokion eta eragina izan lezakeen zatian.

Edonola ere, adierazitako ehunekoak aplikatutakoan eta beharrak -laguntzak behar horietarako ezarri dira- estalitakoan, aipatutako bi gastu multzoetako batean soberakinik geratzen bada, hasiera batean beste multzoari esleitutako baliabideak handitzeko erabiliko da.

3.- 2. artikuluan eta aurreko paragrafoetan zehaztutako irizpideak aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta mankomunitateei dagozkien gizarte-larrialdietarako laguntzen programa gauzatzeko 2010erako aurrekontu-mugak ezartzen dira, Agindu honen eranskinean zehazten diren moduan.

6. artikulua.- Ziurtagiria bidaltzea.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak Foru Aldundien bitartez jasotzeko akordioa duten udalek akordioaren egiaztagiria igorri beharko diote Sail honi, aurretik jakinarazi ez baldin badiote.

7. artikulua.- Aurrekontu-mugak eta laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea.

1.- 2010eko lehen hiru hiruhilekoen amaieran, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak zera egiaztatu beharko du, laguntzak banatzeko irizpideak udal bakoitzak duen eskariaren arabera aplikatzen direla. Irizpideak desegokiak direla egiaztatzen badu, kredituak beste modu batera banatuko ditu, eta horretarako, udal eta mankomunitate bakoitzak gehienez ordain dezakeen zenbatekoa aldatuko du, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

2.- Halaber, laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea beharrezkotzat joz gero, Sail horrek, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen azterlanean oinarrituta, laguntzak banatzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu, eta, hartara, Udal eta Mankomunitate bakoitzak gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak aldatuko ditu, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1.- Prozedura bideratzeko oinarrizko izapideak -eskaera, proposamena, ebazpena eta ordainketa- euskarri informatikoan jaso beharko dira. Horretarako, Gizarte.net web-orrian badago GLLak kudeatzeko tresna bat, eta udalerriek erabil dezakete eta erabiltzea gomendatzen dugu; izan ere, aldez aurreko diagnostikoarekin modu koherentean lantzea ahalbidetzen du (teknikoki), eta tresna bera erabil daiteke DBE eta EGPO izapidetzeko, diagnostiko soziala egiteko eta dagokion gizarteratze-hitzarmena negoziatu eta sinatzeko. Hartara, familiekiko esku-hartze integrala osotasun moduan lantzen da, 18/2008 Legean aipatutako prestazioei dagokienez.

2.- Bestela, informazio hori Jaurlaritzara helaraziko da 2011ko urtarrileko azken laneguna baino lehen, erakunde kudeatzaileek erabiltzen dituzten beste aplikazio informatikoetako baten bitartez, GLLen dokumentazioa transmititzeko egokitutako aplikazio informatikoaren bitartez, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako prestazioari buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzea arautzen duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan (2004ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zenbakia) xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 24a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ERANSKINA / ANEXO

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko, Udal eta Mankomunitate bakoitzarentzat 2010erako finkatutako aurrekontu-muga.

Límite presupuestario que para el año 2010 corresponde a cada uno de los Territorios Históricos, Ayuntamientos y Mancomunidades de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Arabako LH

TH Álava Esleipena

Asignación

Alegría-Dulantzi 17.157

Amurrio 73.136

Añana 600

Aramaio 4.034

Armiñón 781

Arraia-Maeztu 3.833

Arrazua-Ubarrundia 3.922

Artziniega 13.703

Asparrena 10.382

Ayala/Aiara 11.051

Baños de Ebro/Mañueta 2.274

Barrundia 3.318

Berantevilla 1.691

Bernedo 2.765

Campezo/Kanpezu 6.470

Elburgo/Burgelu 1.972

Elciego 5.969

Elvillar/Bilar 1.135

Harana/Valle de Arana 1.470

Iruña Oka/Iruña de Oca 23.278

Iruraiz-Gauna 1.980

Kripan 600

Kuartango 1.390

Labastida/Bastida 9.600

Lagrán 3.893

Laguardia 4.940

Lanciego/Lantziego 4.192

Lantarón 4.461

Lapuebla de Labarca 3.679

Laudio/Llodio 134.887

Legutio 11.128

Leza 1.220

Moreda de Álava 1.373

Navaridas 923

Okondo 7.572

Oyón-Oion 26.751

Peñacerrada-Urizaharra 1.324

Erriberagoitia/Ribera Alta 2.923

Ribera Baja/Erribera Beitia 6.736

Salvatierra/Agurain 50.421

Samaniego 835

San Millán/Donemiliaga 3.221

Urkabustaiz 6.988

Valdegovía/Gaubea 6.474

Villabuena de Álava/Eskuernaga 1.556

Vitoria-Gasteiz 2.174.437

Yécora/Iekora 1.284

Zalduondo 759

Zambrana 1.649

Zigoitia 4.973

Zuia 10.402

Guztira Arabako LH

Total TH Álava 2.681.512

Bizkaiko LH

TH Bizkaia Esleipena

Asignación

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 75.582

Ajangiz 1.552

Alonsotegi 23.847

Amorebieta-Etxano 117.172

Arakaldo 600

Arrankundiaga 4.921

Arrigorriaga 103.134

Balmaseda 59.131

Barakaldo 850.914

Basauri 315.952

Bermeo 125.111

Berriz 34.337

Bilbao 3.787.597

Erandio 231.338

Ereño 1.149

Ermua 138.602

Etxebarri 62.455

Galdakao 187.935

Gatika 8.964

Getxo 570.738

Leioa 237.224

Mallabia 6.842

Maruri-Jatabe 3.442

Muskiz 51.355

Orozko 9.729

Ortuella 65.084

Portugalete 365.109

Santurtzi 456.250

Sestao 305.749

Ugao-Miraballes 27.084

Urduña/Orduña 34.355

Valle de Trápaga-Trapagaran 88.241

Zaratamo 10.424

Zeberio 5.088

Zierbena 8.024

Mungiako Partzuergoa

Consorcio Mungia 159.493

Arratiako Mankomunitatea

Mancomunidad de Arratia 94.095

Busturialdeko Mankomunitatea

Mancomunidad de Busturialdea 200.012

Durangoko Mankomunitatea

Mancomunidad de Durango 351.677

Enkarterrietako Mankomunitatea

Mancomunidad de las Encartaciones 180.792

Lea-Artibaiko Mankomunitatea

Mancomunidad de Lea-Artibai 163.894

Lea-Ibarrako Mankomunitatea

Mancomunidad de Lea-Ibarra 8.032

Txorierriko Mankomunitatea

Mancomunidad de Txorierri 105.971

Uribe Kostako Mankomunitatea

Mancomunidad de Uribe Kosta 219.681

Guztira Bizkaiko LH

Total TH Bizkaia 9.858.678

Gipuzkoako LH

TH Gipuzkoa Esleipena

Asignación

Abaltzisketa 1.211

Aia 9.573

Aizarnazabal 5.773

Alegia 12.513

Altzaga 600

Altzo 2.231

Amezketa 5.092

Andoain 99.420

Anoeta 12.430

Arama 728

Aretxabaleta 38.516

Arrasate/Mondragón 142.188

Asteasu 8.234

Astigarraga 24.793

Ataun 6.679

Azkoitia 77.561

Azpeitia 89.523

Baliarrain 600

Beasain 96.062

Berastegi 3.685

Bergara 85.173

Berrobi 3.433

Deba 29.392

Donostia-San Sebastián 1.245.804

Eibar 207.521

Elduain 1.117

Elgoibar 72.026

Errenteria 294.201

Eskoriatza 24.934

Ezkio-Itxaso 2.615

Gabiria 1.799

Gaintza 600

Getaria 12.891

Hernani 127.089

Hernialde 1.753

Hondarribia 92.493

Ibarra 27.402

Idiazabal 10.390

Ikaztegieta 2.380

Irun 544.214

Irura 8.949

Itsasondo 4.339

Lasarte-Oria 137.528

Lazkao 33.373

Legazpi 41.725

Legorreta 9.658

Lezo 36.349

Lizartza 4.508

Mendaro 11.408

Mutiloa 766

Mutriku 30.699

Oiartzun 52.354

Olaberria 5.933

Oñati 48.824

Ordizia 85.858

Orendain 777

Orio 29.219

Ormaiztegi 7.735

Pasaia 132.992

Segura 7.405

Soraluze-Placencia de las Armas 32.960

Tolosa 114.278

Urnieta 37.015

Urretxu 41.325

Usurbil 30.869

Villabona 40.551

Zaldibia 9.230

Zarautz 130.992

Zegama 9.723

Zerain 803

Zestoa 19.200

Zumaia 54.190

Zumarraga 66.307

Uliko Mankomunitatea

Mancomunidad de Uli 5.976

Saiazko Mankomunitatea

Mancomunidad de Saiaz 7.603

Aiztondoko Mankomunitatea

Mancomunidad Aiztondo 24.618

Bideberriko Mankomunitatea

Mancomunidad de Bideberri 19.132

Guztira Gipuzkoako LH

Total TH Gipuzkoa 4.759.810

Guztira EAE

Total CAE 17.300.000


Azterketa dokumentala