Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ormaiztegiko Udala
1727

IRAGARKIA, kultura-teknikari lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Ormaiztegiko Udalak kultura-teknikari plaza bat betetzeko deialdia egiten du, administrazio bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa eta erdi-mailako klasekoa, karrerako funtzionarioen plantillan hutsik aurkitzen dena, sarrera libreko sistemaren bitartez eta lehiaketa-oposaketa sistemaren bitartez.

Deialdia eta hautaketa prozesuaren oinarri arautzaileak osorik argitaratu ziren 2010eko martxoaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (45. zenbakia).

Eskariak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdi honen inguruko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta http://www.ormaiztegi.net web-orrialdean bakarrik argitaratuko dira.

Ormaiztegi, 2010eko martxoaren 10a.

Alkatea,

JON INTXAUSTI UGALDE.


Azterketa dokumentala