Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Irungo Udala
1726

IRAGARKIA, Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikari lanpostu bat, Antolakuntza eta Kalitateko teknikariarena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2010eko otsailaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian argitaratu da Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikariaren plaza bat, Antolakuntza eta Kalitate Teknikari postua, oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko deialdia erregulatzen duten oinarrien testu osoa.

Eskariak aurkezteko epea hogei lanegunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko Iragarki Taulan bakarrik argitaratuko dira.

Irun, 2010eko otsailaren 26a.

GIZA BALIABIDE ETA ZERBITZU

OROKORRETAKO BURUA.


Azterketa dokumentala