
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1224
IRAGARKIA, 1832/09-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.
Interesa duen orori hauxe jakinarazten zaio: Ezkio-Itsasoko Udalak 1832/09-2 zenbakiko administraziorekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, irailaren 29ko 534/2009 Dekretuaren aurka (2009-10-29ko EHAA 208. zk.). Dekretu horren bidez Beasain-Zumarraga (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartu zen, hain zuzen ere.
Uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 19a.
Lurralde Antolamenduko zuzendaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS