
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
1223
IRAGARKIA, 1355/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zk.ko Epaitegian, Victoria Juarista Iparragirrek, 1355/09 prozedura laburtuaren bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 14/2009 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunagatik ezetsi izanaren aurka. Aipatu ebazpen bidez, destino hutsak esleitu ziren txanda irekian Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide-taldeko Administrari Laguntzaileen kategorian.
Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeen guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS