
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1222
IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena, ondoko proiektuaren administrazio-baimenaren eskaera jendaurrean jartzen duena: Petroliotiko Gas Likidotua biltegiratzeko estazioa, Sapur 5 sektorea gas kanalizatuz hornitzeko, hain zuzen ere, Sopuertako udalerriko Camino de la Sotako etxe- eta merkataritza-erabileretarako.
Erref.: GUD-P-Sop CGB-09-30 LUI/BMR.
Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 46 bis.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE) eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez (1973-11-21eko BOE) onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoen Erregelamendu Orokorrean xedatutakoaren ondorioetarako, etxeko eta merkataritzako erabileretarako propano-gasa banatzeko proiektuaren administrazio-baimenerako eskaera jendaurrean jartzen da. Ondokoak dira datu nagusiak:
Eskatzailea:
Repsol Butano SA.
Helbidea:
Urkixo zumarkalea 80, Bilbao.
Kokalekua:
Sopuertako udalerria (Camino de la Sota).
Eskabidearen xedea:
Sopuertako udalerriko Camino de la Sotan etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas propano kanalizatuaren banaketa eta horniketa egiteko instalazioak eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen da.
Aurrekontua:
16.389,00 euro.
Eta hori guztia argitaratzen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23ko 5. solairuan dagoen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hogei eguneko epean erreklamazioak, alegazioak edo aurka egiteko proiektuak (bakoitzaren hiru ale) aurkeztu ahal daitezen.
Bilbao, 2010eko urtarrilaren 15a.
Lurralde ordezkaria,
JESÚS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.
RSS