
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1221
IRAGARKIA, 907/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie José Ángel Rey Garcia, Pedro Legarreta Iragorri, José Andrés Sánchez Moreno, Lucia Barrutia Blazer, Feli Bilbatua Aranguren eta Irune Larrínaga Etxebarrieta jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela (907/09 prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegian. Errekurtsoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2008ko abenduaren 11ko Ebazpenen kontra aurkeztu da. Ebazpen horien bidez ezetsi egiten dira Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko egin zituzten eskariak.
Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 8a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.
RSS