Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1220

IRAGARKIA, 414/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Jakin bezate hirugarren guztiek ezen, Donostia-San Sebastiango Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian aurkeztu dutela Xabier Eguizabal Luzuriaga, Kepa Mujika Urdangarin, José María Guillen Armendariz, Jesus Mª Kortazar Urionabarrenetxea eta Agurne Unamuno Arruti jaun-andreek prozedura laburtuari dagokion 414/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2008ko abenduaren 11ko eta 2009ko urtarrilaren 14ko ebazpenen kontra aurkeztu da. Ebazpen haien bidez ezetsi egiten dira Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko egin zituzten eskariak.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikulua betez, interesdun guztiak epatzen dira, auto horietan ager daitezen, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 8a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala