Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
1218

IRAGARKIA, «Salsidu aldearen hobekuntza hidraulikorako jardueren proiektua, hain zuzen ere Gobela ibaiko ura eta ingurumena egokitzeko proiektuan dauden jarduerak aurreratuta» helburu duen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/005/2009).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/005/2009.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Objektuaren deskribapena: Salsidu aldearen hobekuntza hidraulikorako jardueren proiektua, hain zuzen ere Gobela ibaiko ura eta ingurumena egokitzeko proiektuan dauden jarduerak aurreratuta.

c) Loteak: ez da loterik zehazten.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2009ko irailaren 30ekoa, 5307. zk.

3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleitzeko era: Hainbat esleipen irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: milioi bat berrehun eta berrogeita bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau euro eta zentimo bat (1.249.974,01) eta ehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hamabost euro eta laurogeita lau zentimo (199.995,84), BEZarenak; guztira, milioi bat, laurehun eta berrogeita bederatzi mila, bederatziehun eta hirurogeita bederatzi euro eta laurogeita bost zentimo (1.449.969,85).

5.- Esleipena.

a) Behin-behinekoa: 2009ko azaroaren 30a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2009ko azaroaren 30a.

c) Behin-betikoa: 2009ko abenduaren 21a.

d) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2009ko abenduaren 21a.

e) Kontratista: Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A.

f) Nazionalitatea: espainiarra.

g) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat eta zazpi mila zazpiehun eta hogeita bederatzi euro eta bost zentimo (1.007.729,05).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 22a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala