Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
1217

IRAGARKIA, «EAE barnealdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/022A/2009).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/022A/2009.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: EAE barnealdeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea.

c) Loteak: ez da loterik zehazten.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2009ko urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 5654. zk.

3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko osoa: berrehun eta berrogeita zazpi mila euro (247.000 euro), BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Behin-behinekoa: 2009ko abenduaren 7a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2009ko abenduaren 9a.

c) Behin-betikoa: 2009ko abenduaren 30a.

d) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2010eko urtarrilaren 4a.

e) Kontratista: Ecohydros SL.

f) Nazionalitatea: espainiarra.

g) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamabost mila eta laurogeita bederatzi euro eta hamar zentimo (175.089,10 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala