Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
1216

IRAGARKIA, «Vitoria-Gasteizko udalerrian Batan eta Zapardiel ibaietan uholdeen aurkako babesa egiteko proiektua» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/019A/2009).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/019A/2009.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Gasteizko udalerrian Batan eta Zapardiel ibaietan uholdeen aurkako babesa egiteko proiektua.

c) Loteak: ez da loterik zehazten.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2009ko urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 202. zenbakia.

3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko osoa: ehun eta berrogeita zazpi mila ehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hogeita hamar zentimo (147.159,30 euro), BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Behin-behinekoa: 2009ko abenduaren 16a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2009ko abenduaren 17a.

c) Behin betikoa: 2010eko urtarrilaren 11.

d) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2010eko urtarrilaren 11.

e) Kontratista: Ingeniería XXI-Nuevos Proyectos.

f) Nazionalitatea: espainiarra.

g) Esleipenaren zenbatekoa: Ehun eta sei mila laurehun eta hogeita hamar euro eta hamahiru zentimo (106.430,13 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala