
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1208
EDIKTUA, 425/08 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
23/2010 AUTOA
Eman duela epailea: Marta Estela San Miguel Gallo.
Tokia: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamarreko urtarrilaren hamabia.
GERTAKARIAK
Bakarra.- Banco de Santander Central Hispano SAk sustatutako prozesu monitorio honetan, errekerimendua egin zaio Jose Antonio Monzo Belles zordunari, hogei eguneko epean 15.279,35 euro ordain diezazkion hartzekodunari, eta auzitegian egiazta dezan ordaindu izana, edo, bestela, auzitegian ager dadin erreklamatutako kopuru osoa edo zati bat zor ez izateko bere ustez dituen arrazoiak labur alegatzera, aurka egiteko idazki baten bidez.
Bi mila eta bederatziko maiatzaren hamabian egin zen errekerimendua. Hogei eguneko epea igaro da errekerimendua egin zenetik, eta errekeritutako zordunak ez du ordaindu izana egiaztatu, ezta aurka egiteko idazkirik aurkeztu ere.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko (PZLbko) 816-1 artikuluaren arabera, prozesu monitorioan errekeritutako zorduna ez bada auzitegian agertzen, ordaindu izana egiaztatzeko edo aurka egiteko, zorraren adinako exekuzioa agintzeko autoa emango da.
Bigarrena.- Kasu honetan hori gertatu denez, bidezko da prozesu monitorioa bukatutzat jotzea. Exekuzioa agintzeko, beharrezkoa da hartzekodunak idazkia aurkeztea eta lege prozesal bereko 539. artikuluan galdatutako postulazio-betekizunak betetzea.
XEDAPENAK
Amaitu egin da prozesu monitorioa, Banco DE Santander Central Hispano SAk Jose Antonio Monzo Belles jaunaren aurka 15.279,35 euro erreklamatzeko sustatutakoa, behin hartzekodunak exekuzioa adintzeko eskaria aurkeztutakoan, galdatutako postulazio-betekizun eta guzti, erabakiko da.
José Antonio Monzo Belles non dagoen ez dakigunez, jakinaraz bekio ebazpen hori EHAAn argitaratutako ediktu bidez.
Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa jarrita. Hala ere, aurkaratu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ko 451. eta 452. artikuluak).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, Epaitegi honen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua. Kontu-zk.: Banesto taldea (Banco Español de Crédito) 0030-0011-0000-08-0425/08. Eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, errekurtso bat jartzeko dela zehaztu berraztertze-errekurtsorako - 00 kodea. Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik errekurtsoa jartzeko.
Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
Jose Antonio Monzo Belles non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamarreko urtarrilaren hamabia.
IDAZKARIA.
RSS