Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1206

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1167/2009 zenbakiko jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Leire Echevarria Zugazagak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Amaia Ibisate López de Eguiletak eskatuta, segidako traktuari berriro ekiteko, epaitegi honetan jabari-espedientearen gainean bideratutako 1167/09 prozeduran, ondoko finka inmatrikulatzeko jabari-espedientea bideratu da:

Hiri-ondasun higiezina, Araiako herrian kokatua eta etxebizitza moduan erabiltzen dena. Hona hemen deskribapena:

«Hiri-lurra. Etxea, baratza eta guzti, Maestuko hiribilduan kokatua, non kaleek izenik ez duten. Garaiko hirurogeita hamahiru zenbakia du etxeak, ez du antzinako zenbakirik, ezta etxalderik ere. Beheko solairua, beste bi solairu eta goia ditu, eta berrehun metro koadroko azalera. Mugakideak: iparraldean edo aurrean eta hegoaldean edo atzealdean kaleak ditu, mendebaldean edo eskuinaldean Julián Quintaren etxea eta baratza, eta ezkerraldean edo ekialdean Bengorako bidearekin bat egiten duen kalea eta Prudencio eta Irene Ocho de Álavaren etxea».

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu eta- ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Halaber, Nicanor López de Audicana Oñaren jaraunsle ezezagunei eta Miguel Pardo Sotari edo haren jaraunsle ezezagunei ere dei egiten zaie, aipatutako epean espedientean agertu eta euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala