
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
1204
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1445/09 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1445/09 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Luis Victor Egaña Alonso.
Abokatua: Alberto Herrera Aparicio.
Prokuradorea: Saioa Pradas de Pablos.
Demandatua: Gillian Mary Gwinnell.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horren gainean epaia eman da. Ondokoak dira epaiaren xedapenak/epaitza:
Baietsi egiten dut Luis Victor Egaña Alonso jaunaren izenean Saioa Pradas epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda, hain zuzen ere, auzi-iheslari deklaratu den Gillian Mary Gwinnell andrearen aurkakoa. Horregatik, lehen aipatutako senar-emazte horien ezkontza, dibortzioa dela-eta, desegina dagoela deklaratzen dut, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.
Ez da berariazko ebazpenik ematen kostuei dagokienez.
Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza dagokion erregistro zibilari, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4809.0000.00.1445.09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa aurkezteko, gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon, 2010eko urtarrilaren 14an. Gillian Mary Gwinnell demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4809.0000.00.1445.09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa aurkezteko, gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2010eko urtarrilaren 18a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS