
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1203
EDIKTUA, 1518/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1518/08 prozedura arrunta bideratu da, Andamios Karpa SL sozietateak eskatuta, Grekogram SL sozietatearen aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:
EPAIA
Bilbao, bi mila eta bederatziko abenduaren hamarra.
Nik, Ana Garcia Orruñok, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1518/08 judizio arruntaren autoak. Eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:
EPAITZA
Baietsi egin dut auzitegietako prokuradore Gabriel Marcos Rico jaunak Andamios Karpa SL sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda. Beraz, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Grekogram SL: 40.675,36 euro eta 2008ko abenduaren 23tik gaur arte zenbateko horrek sortutako interesak; hortik ateratzen den zenbatekoak legezko interesak sortuko ditu, bi puntuz gehituta. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto taldekoa da, eta 4.705 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (Botere Judizialaren Lege Organikoko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa aurkezteko, gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Legezko bideari jarraituz alderdiei jakinaraziko zaien nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut.
Eta Grekogram SL demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko urtarrilaren hamaikan.
IDAZKARIA.
RSS