Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
1202

EDIKTUA, 54/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martínezek, Bergarako (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

54/09 falta-judizioan epaia eman dela, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

78/2009 EPAIA

Bergara (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko azaroaren seia.

Nik, Aránzazu Brizuela San Emeteriok, Bergarako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, jendaurreko hitzezko judizioan ikusi dut 54/09 falta-judizioa, ustezko maula-falta dela-eta bideratutakoa. Hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, Maider Beristain Fontecha andrea, Campsa gasolindegiaren ordezkari den aldetik; demandatu gisa, José Luís Carretero Alecha. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Hona hemen epaia,

EPAITZA:

José Luís Carretero Alecha, maula-falta baten erantzule penala den aldetik (Zigor Kodeko 623.4 artikulua), ondoko honetara kondenatzen dut: bi hilabetean zehar egunero bost euroko kuota ordaintzera -ordaindu ezean, Zigor Kodeko 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du-, eta Campsa gasolindegiko ordezkari Maider Beristain Fontechari kalte-ordain gisa hogeita hamar (30) euro ordaintzera. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Salatuak epategiko kontuan 30 euro sartu du eta, hortaz, agindua eman beza idazkari jaunak diru hori kaltetuari emateko.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen José Luís Carretero Alechari epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala