Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1201

EDIKTUA, 133/09 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

133/09 zk. Errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Joseba Andoni Golzarri Orue jauna.

Abokatua: Juan Manuel Izaguirre Zugazaga jauna.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana jauna.

Errekurrituak: Andoni Revilla García, Eloisa Revilla García, M.ª Carmen García Labarta, Josefa Gutiérrez Rodríguez eta Antonio Revilla Ordóñezen jaraunsleak.

Gaia: 712 5/08 art.

Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapenezko zatia:

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 2008ko irailaren 26an 712 5/08 artikuluaren autoen aurka Joseba Andoni Golzarri jaunaren ordezkariek jarritako apelazio-errekurtsoa ezetsi egin denez, ebazpen hori berresten dugu. Eta ez dizkiogu inori beren-beregi ezartzen gora jotze honen kostuak. Ebazpena irmoa denean, bidal bitez autoak euren jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta bete dezaten.

Gure autoa hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren testigantza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Antonio Revilla Ordóñezen jaraunsle demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497. artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala