
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
1194
EBAZPENA, 2010eko otsailaren 11koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena.
Diru-laguntza hauek 2005eko azaroaren 30eko Agindu bidez argitaratutako Lankidetza Hitzarmenaren 7. artikulua betez ematen dira, euskarazko eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa, eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren,
EBATZI DUT:
Eranskinean aipatzen diren udalei eta 2009ko uztail-abendua epean egindako ordezkapenetarako kontratazioen diru-laguntza gisa, bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, gehienez ere.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 11.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
ERANSKINA / ANEXO
Erakundea
Institución Modulua
Módulo Diruz lagundutako hilabeteak
Meses subvencionados Ikasle kopurua
Alumnos Diru-laguntza moduluka
Subvención módulos Guztira
Total
Atxondoko Udala
Ayto. de Atxondo 25 3 1 5.564,55
5.564,55
Donostia-San Sebastiángo Udala
Ayto. de Donostia-San Sebastián 25 3
1
25 egun
2 hilabete eta 25 egun 1
1
1
3 5.564,55
1.854,85
1.545,71
15.766,23
24.731,34
Erandioko Udala
Ayto. de Erandio 25
4 1 7.419,40
7.419,40
Hernaniko Udala
Ayto. de Hernani 25
3
1
5.564,55
5.564,55
Iruña Okako Udala
Ayto. de Iruña de Oca 25 3 1 5.564,55
5.564,55
Ortuellako Udala
Ayto. de Ortuella 25 22 egun
2 1 1.360,22
3.709,70
5.069,92
Pasaiako Udala
Ayto. de Pasaia 25 1 1 1.854,85
1.854,85
Santurtziko Udala
Ayto. de Santurtzi
25 2 1 3.709,70
3.709,70
Sestaoko Udala
Ayto. de Sestao 25
1 1
1.854,85
1.854,85
Vitoria-Gasteizko Udala
Ayto. de Vitoria-Gasteiz
25
25
25 3
2
1
5
2
2 27.822,75
7.419,40
3.709,70
38.951,85
RSS