Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1192

AGINDUA, 2010eko otsailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko dirulaguntza bat esleituko duen Aukeratze Batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 2ko Aginduaren bidez, dirulaguntza bat esleitzeko deialdia egin zen, Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko. Aginduaren 7. artikuluak hau xedatzen du:

1.- Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epea bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako aukeratze-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzearen eta dirulaguntza jasoko duen pertsona aukeratzearen ardura.

a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.

b) Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

c) Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi aditu akademiko, gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak aukeratuak, hurrenez hurren.

Horren arabera

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2010-2011 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko dirulaguntza emango duen Aukeratze Batzordeko kide honako irakasle hauek izendatzea:

- Pedro Luis Arias Ergueta jn.

- Philip Schlesinger jn.

- José Larrañaga Zubizarreta jn.

- Gillian Doyle and.

2. artikulua.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

3. artikulua.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala