Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1190

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «María Inmaculada» ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko eta udalerri bereko «Antoniano Ikastetxea» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Zarauzko (Gipuzkoa) «María Inmaculada» eta «Antoniano Ikastetxea» ikastetxe pribatuen titularra den «Jose Domingo Epelde Fundazioa» erakundearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da. Espedienteak eskaera hau izan du oinarri: baimena eskatu da «María Inmaculada» ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko eta «Antoniano Ikastetxea» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko; hartara, ikastetxe bakar batean eskainiko dira ikastetxe biek baimenduta dituzten irakaskuntzak.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikatu behar diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Baimena ematea jarraian zehazten den Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari jarduerak bertan behera utz ditzan 2010/2011 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 20005853

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «María Inmaculada».

Titularra: Jose Domingo Epelde Fundazioa.

Helbidea: Gipuzkoa kalea, 40

Udalerria: Zarautz.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.- Baimena ematea jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2010/2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko unitateak gehitu ditzan:

Kode-zenbakia: 20005831.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Antoniano Ikastetxea».

Titularra: Jose Domingo Epelde Fundazioa.

Helbidea: Gipuzkoa kalea, 3 eta Gipuzkoa kalea, 40

Udalerria: Zarautz.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan 3 unitate gehitzekoa.

- Lehen Hezkuntzan 6 unitate gehitzekoa.

- Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzekoa.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntzan: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezian: 3 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 10 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

3. artikulua.- Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokionez, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan jasotako baimen emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala