Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1189

AGINDUA, 2009ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Baimena ematen zaio Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» musika-eskola pribatuari (kode-zenbakia: 20007199) 2010-2011 ikasturtetik aurrera organo espezialitatea emateko. Helbidea: José de Artetxe, z.g., Azpeitia (Gipuzkoa); titularra: Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleen guraso-elkartea.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

- Kantua: bakarlaria eta korala.

- Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, kontrabaxua, tronboia, bonbardinoa, tuba, biolontxeloa, klarinetea, txirula, tronpeta, perkusioa eta saxofoia.

- Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.

- Bertakoak: Txistua, trikitixa, dantza tradizionalak, txalaparta eta panderoa.

- Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta teklatuak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala