Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Getxoko Udala
1187

IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuen Arloko arduradunaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia jakinarazteko dena.

Alkatetzak 2009ko azaroaren 23an emandako 6799 Dekretuaren bidez, erabaki hauxe eman zen:

«Lehenengoa.- Gizarte Zerbitzuen Arloko arduradunaren postua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia, bere oinarriekin batera, onestea.

Bigarrena.- Oinarri guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta hauen laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea».

Getxo, 2010eko urtarrilaren 22a.

Alkatearen dekretuaz delegatua (4242/2007-06-22).

Giza Baliabideen, Informazio Sistemen

eta Udaltzaingoa Arloaren zinegotzia,

KEPA MIÑAMBRES LLONA.

GETXOKO UDALEKO GIZARTE- ZERBITZUETAKO ARLOKO ARDURADUN POSTUA IZENDAPEN LIBREAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIKO OINARRIAK

Lehenengoa.- deialdiaren xedea.

Langile Publikoen Oinarrizko Estatutua onetsi duen apirilaren 12ko 7/2007ko Legeko 80. artikuluan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 47. artikuluan eta Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudiko (urriaren 13ko 190/2004 Dekretuan onartutakoa) 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi publikoa egiten da Gizarte-Zerbitzuetako Arloko arduradunaren lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko. Honakoak dira lanpostu horren ezaugarriak:

- Izendapena: Gizarte-Zerbitzuetako Arloko arduraduna.

- Lanpostuen Zerrenda duen Kodea: 87.

- Azpitaldea: A1/A2.

- Lanpostu-mailako osagarria: 24.

- Osagarri zehatza: 33.144,16 euro.

- Euskarazko Hizkuntz Eskakizuna: 3.a, derrigortasun data, 1995-07-29.

- Lantokia: Martikoena 16.

- Funtzioak:

1) Gizarte Zerbitzuen Arloa koordinatzea eta zuzentzea.

2) Aurrekontu-programak zehaztea.

3) Gizarte-politikak zehaztea.

4) Udaleko gainerako Sailekin, beste administrazio publikoekin eta eragile pribatuekin koordinazioa.

5) Jarduera-proposamenak eta zerbitzuen antolaketa-proposamenak egitea.

6) Udaleko Gobernu-Organoekin harremanak eta laguntza Gizarte-Zerbitzuen arloan

Bigarrena.- hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Parte hartu ahal izango dute, betiere, lanpostuen zerrendan jasotako eta deialdi honetan exijituriko baldintzak eta betekizunak betetzen badira, Getxoko Udalaren edo gainerako Administrazio Publikoen karrerako funtzionarioek, sailkapeneko A1 edo A2 Azpitaldekoek. Funtzionarioek jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, seme-alabak zaintzeko eszedentzian egon beharko dute. Era berean, nahitaezko eszedentzian daudenek ere jarduneko zerbitzura itzulita esku hartu ahal izango dute, baita beste Administrazio publiko batzuetan zerbitzuan daudenek edo beren borondatez eszedentzian edo kenduta daudenek ere, betiere egoera horietan egoteko ezarritako denbora bete baldin badute.

Exijituriko betekizunak betetzeko eta alegaturiko merituak egiaztatzeko data deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna izango da.

Hirugarrena.- eskariak aurkezteko epea.

Eskaerak, Getxoko alkateari zuzenduak, Getxoko Udaleko Erregistro Orokorrean edo herritarrei arreta egiteko bulegoetan aurkeztu behar dira, deialdi honen iragarkia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta 15 laneguneko epean. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean ere aurkez daitezke.

Hautagaiek «curriculum vitae»-a aurkeztu beharko dute eskariarekin batera. Curriculum horretan honako hauek jasoko dituzte:

- Eskola tituluak.

- Orain arte izandako lanpostuak, administrazio publikoan edo, hala denean, enpresa pribaturen batean.

- Egin diren ikasketak eta ikastaroak, ezagutzen diren hizkuntzak eta hautagaiak bidezkotzat jotzen duen beste edozein datu.

Eskariarekin batera exijituriko baldintzak betetzen direla-eta alegaturiko merituak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Dokumentuak Getxoko Udalaren Langileria, Antolamendu eta Informatika Sailean baldin badaude, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, baina bai merituak.

Halaber, hautagaiek egokitzat jotzen duten nahi beste argitalpen, txosten edo agiri ere aurkeztu ahal izango dute.

Laugarrena.- erabakia.

Getxoko Alkateari dagokio deialdia erabakitzea eta erabaki hori gehienez ere hilabeteko epean eman beharko du, eskariak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatuta. Kasu horretan ere, deialdia egiten duenak, behar bezala arrazoitu ostean, epe hori luzatzea erabaki ahal izango du. Hala ere, deialdia bete gabe ere gera daiteke. Izendapena erabakitzeko hautaturiko pertsonak deialdian jasotako betekizunak eta zehaztapenak bete beharko ditu, bai eta kargua betetzeko aginpidea ere.

Izendapena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bosgarrena.- aurka-egiteak.

Deialdi honen aurka eta deialdi honetako Oinarrien eta ondoriozko jardueren aurka egin ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa araupetzen duen Legean ezarritakoaren arabera.


Azterketa dokumentala