
43. zk., 2010eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1186
EBAZPENA, 2010eko otsailaren 16koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-probetan jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa iragartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez egin zen proba horietarako deia).
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.
Agindu horren 5.2.2 atalak aurreikusten duenez, epaimahaikideak zozketaz izendatuko dira atal horretan adierazten diren funtzionarioen artean. Dena den, oso titular gutxi dituzten espezialitateetan ezingo da zozketarik egin, eta zuzenean izendatuko dira epaimahaikideak.
Horregatik guztiarengatik, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.- Argitara ematea 2010eko martxoaren 12ko 10:00etan izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa. Zozketa Gasteizen egingo da, Lakua II eraikineko 2. aretoan (Donostia kalea 1).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 16a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.
RSS