Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
999

IRAGARKIA, EAEko herritarrek zenbait gai soziopolitikori buruz duten iritzia ezagutzeko informazioa biltzea, prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: 10/10S/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Zerbitzu zuzendaria. Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 10/10S/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: zenbait gai soziopolitikori buruz informazioa biltzea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoan.

d) Burutzeko epea: 2010eko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta bost mila (205.000) euro.

5.- Behin behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 81 56.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010-03-11.

7.- Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Eskatutako sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea, B kategoria.

8.- Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko 30. puntuan ezarritakoak.

9.- Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2010-03-12, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehazten agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.- Eskaintzen irekiera. Eskaintza teknikoa irekitzea: martxoaren 31ko 12:00etan. Eskaintza ekonomikoa irekitzea: apirilaren 16ko 12:00etan.

a) Entitatea: Lehendakaritza (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

11.- Bestelako argibideak.

12.- Iragarpen gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

RAFAEL GALLO HERMOSA.


Azterketa dokumentala