Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
997

EDIKTUA, ordainketak ez egitearen ondoriozko desahuzioaren gaineko 1037/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), Jaime Arriola Lerchundik eta beste batek (CB) eskatuta, 1037/09 hitzezko judizioa bideratu da, Jesús Arias Manzano eta Junekai SLren aurka, ordainketak ez egitearen ondoriozko desahuzioa dela-eta). Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

EPAIA

Epailea: Maria Esther González Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko abenduaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Jaime Arriola Lerchundi eta beste bat (CB).

Abokatua: Marcos Picornell Rowe.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Alderdi demandatua: Jesús Arias Manzano eta Junekai SL, auzi-ihesian dena.

Judizioaren gaia: Arrigorriagako (Bizkaia) Martiartu Poligonoko 3. kalean kokaturiko 60. industria-pabiloia ez ordaintzeagatiko desahuzioa, eta epemugatutako errentak direla-eta 1.849 euro erreklamatzea eta bai etorkizuneko errentei dagokiena ere.

EPAITZA

1.- Auzi-ihesian den Jesús Arias Manzano eta Junekai SLren aurka, Jaime Arriola Lerchundiren eta beste baten (CB) izenean eta ordez Ors Simon prokuradoreak sutatutako demanda onesten da; eta Arrigorriagako (Bizkaia) Martiartu Poligonoko 3. kalean kokaturiko 60. industria-pabiloiaren errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen da, eta alderdi demandatua hura uztera kondenatzen da, eta ohartarazten zaio ezen, legezko epean hala egiten ez badu, kaleratua izango dela.

Halaber, demandatzaileari era solidarioan honakoak pagatzera kondenatzen ditut demandatuak: 6.014 euro, gehi demanda aurkeztu zenetik 1.849 euroko zenbatekotik sortutako legezko interesak, eta prozedura izapidetan delarik (ondasuna itzuli arte) sortzen diren errentak.

2.- Prozesu honetatik eratorritako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4750 0000 00 1037 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa aurkezteko, gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da muga-eguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jesús Arias Manzano eta Junekai SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko abenduaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala