Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
986

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 9koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, 2010-2011 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.

Langilea Kudeatzeko zuzendariaren 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bitartez onartu ziren Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak. Jarraibide horien 3. artikuluaren 5 atalak ezartzen duenez, berdinketa kasuak konpontzeko azken irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango da, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozen hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Iragartzea 2010eko otsailaren 26an zozketa bat egingo dela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko Zuzendaritzan [Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz)]. Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den azken irizpide moduan berdinketa-kasuetan eta berdinketak desegiteko 2010-2011 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 9a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala