Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
894

IRAGARKIA, 793/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Esther Nerea Miren Arantzazu Garmendia Ayerbe andreak 793/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2009ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2009ko ekainaren 16an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikulua betez interesdun guztiak epatzen dira, bederatzi eguneko epean auto horietan agertu eta pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 21a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala